Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere txorimalo lehiaketa antolatu dugu.Lehiaketan parte hartzeko oinarriak jarraian ikusi ditzazkezue. Txorimalo guztiak erramu zapatuan Ibargarai kalean egongo dira ikusgai. Txorimalo onenak eta txorimaloari jarritako euskararen aldeko lema onena sarituko dira. Animatu eta parte hartu!
Hilabetea: otsaila 2014
Alberdi #3 “Hiketian gainian”
Gu gaztiak ginanian normal-normal eitten ginuan hiketan gure artian, zihero natural. Hori Osintxun zan. Bergako kalian, berriz, eskolara-ta juten giñanian ez ginuan hitanoik entzuten, ezta euskeria bera bez, garbi esateko.
Bugaboos / Squamish eskalatze filmaren proiekzioa
Jardun Euskara Elkarteak BUGABOOS & SQUAMISH Kanadako hormatzarretan burututako eskaladari buruzko filma antolatu du ikusle guztiei zuzendua. Iñaki Arenaza, filmeko protagonista Bergararra bertan egongo da eta galderak egiteko aukera egongo da.
Heldu eta umeentzat gitarra ikastaroa
Jardun euskara elkarteak haur zein helduentzat 3 hilabeteko gitarra ikastaroa antolatu du. Ikastaroa 2014ko martxoan hasi eta maiatzaren bukaeran amaituko da.
Amodiozko gutunen lehiaketa- balorazioak eta gutun saridunak
Albiste honetan XXII. amodiozko gutunen lehiaketako datu orokorrak, epaimahaikoen balorazioak eta gutun saridunak ezagutzeko aukera duzue.
Narbaiza #2 “Jardunek beste 25 beharko”
Juan Martin Elexpururen “zela ikusten dozu Jardunen papela, eta oro har euskeraren akulularixena, gaur egunian?” galderaren aurrean Anaje Narbaiezaren gogoeta. Kataian ataleko bigarren kolaborazioa.