Monthly Archives: martxoa 2017

gazte

Bertso saioa Kartzela Zaharrean

Goi mailako bertso saio bat izango da martxoaren 31an, eguakitza,  Bergarako Kartzela Zaharrean, Jarduneko Kopla barik bertso eskolarekin elkarlanean antolatuta.

Gaueko 22:30etan emango zaio hasiera saioari eta taula gainean punta puntako 4 bertsolari egongo dira; Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Jon Maia eta Unai Iturriaga hain justu ere. Eta gai jartzaile lanetan Ibon Leibar “Txinbo” bergararra arituko da.

Sarrera 5 eurotan erosi ahal izango da egunean bertan Kartzela Zaharrean.

Animatu eta ez galdu bertso saio eder  bat ikusteko aukera!

gazte

laburbira

Bueltan da laburbira 2017

Aurten ere izango da zer ikusi XIV. labur birako edizio honetan. Euskal Herrian bertan zein kanpoan euskarazko zinegintzan sortzen ari denaren dosi txikiak zabaltzea du helburutzat ekimen honek eta horretarako 32 herri bisitatuko ditu hilabete batean zehar.

Bergaran ere egingo du geldialdia eta euskarazko zinemagintzako 8 lan freskoz osatutako emanaldia izango da martxoaren 6an, arratsaldeko 19:00etan Bergarako Gaztetxean eskainiko dena.

Aurten gainera ikusleentzako lehiaketa bat antolatu da eta bertan parte hartu ahal izango du XIV. Laburbirako emanaldiren bat ikusten egon den edonork. Horretarako laburbirako webgunean dagoen galdetegia bete beharko da.

Informazio gehiago webgunean: http://www.kameratoia.eus/

 

laburbira

 

3

Acro gym Txapligun

Igande arratsaldean acro gym egiten ibili ziren Txapligun eta ezin hobeto pasatu zuten!

Sekulako abileziak dituztela erakutsi zuten guztiek!

3 2 1

IMG-20170313-WA0001

Karaokea Osintxuko ludotekan

Aurreko ostiralean karaokea egin zuten Osintxuko ludotekan eta primeran pasa zuten arratsaldean zehar!

IMG-20170313-WA0003 IMG-20170313-WA0001 IMG-20170313-WA0002

 

1

Martxoaren 8a Osintxuko ludotekan

Atzo martxoaren 8a izanik, emakumeak lan munduan duen presentziaren inguruko pista jolas bat egin zuten Osintxuko ludotekan.

Primeran pasatu zuten arratsaldea!

4 1 2 3

17191732_1661393987488431_7026119957899275061_o

Elkarlanean osatutako martxoko egitaraua

Hainbat eragile ezberdinekin elkarlanean prestatutako egitarau ederra daukagu martxorako!

17191732_1661393987488431_7026119957899275061_o

Kartela (1)

XXIII. Txorimaloen erakusketa

Aurreko urteko arrakasta ikusita aurten ere txorimaloen erakusketa izango da Erramu zapatuan, apiliaren 8an, Ibargarai kalean goizeko 11:30etatik 13:00ak arte.

Animatu lagun artean txorimaloak egin eta primeran pasatzera!

Txorimalo erakusketaren oinarriak:

1)Nahi duen edonork parte hartu dezake, bakarka nahiz taldeka (gehienez 8 partaide talde bakoitzeko)

 

2)Izena ematerakoan egilearen izena edo taldean egina bada taldearen izena  adieraziko da.

 

3)Edozein material erabili daiteke baina txorimalo bakoitzak oinarri edo ardatz bat eraman beharko du, lurrean tinko eta zutik egon dadin.

 

4)Txorimaloak euskararen aldeko lema (esaldi, kopla, bertso…) bat eraman beharko du. Lema, A4 tamainako kartulina zurian joan beharko da. Txorimaloak eramango duen lema, apirilaren 3a baino lehen aurkeztu beharko da.

 

5)ERAKUSKETA 2 taldetan banatuko da:

 

(a)12 urtetik beherakoak (LH-koak)

(b)12 urtetik gorakoak

6)Erakusketa 2017ko apirilaren 8an Erramu zapatuko ferian, egingo da. Aurkeztutako txorimaloak Ibargarai kalean egongo dira ikusgai, 11:30etatik 13:00era.

 

7)Izen ematea: Jarduneko bulegoan, 943763661- 605712469 telefonoetara deituta edo gaztejardun@topagunea.com helbidean. Eman beharreko datuak: Taldearen izena, taldeko ordezkari baten izen abizenak, telefonoa eta lema.

 

8)Erakusketan parte hartzen duten talde guztiek sariak jasoko dituzte:

-12 urtetik beherako taldeetako parte hartzaile guztiendako merendola  egingo da maiatzaren 5ean arratsaldeko 17:30etan azokan. Bertan,sari ezberdinak zozketatuko dira.

-12 urtetik gorakoen taldeen artean sari ezberdinak zozketatuko dira (afariak, herriko komertzioetan gastatzeko bonoak…).

9)Esaldi onenaren sari berezia: 30 euro. Jardun Euskara Elkarteko lantaldeak bozketa bitartez erabakiko du zein izango den esaldi onenaren  irabazlea.

 

10)Izen emateko azken eguna apirilaren 3a izango da. Oinarriak onartzea beharrezkoa da erakusketan parte hartzeko. Zalantzaren bat izanez gero, deitu Jardunera.

 

11)Txorimalo erakusketan parte hartu duten taldeek     aukera izango dute sari banaketaren ondoren txorimaloak azokara eraman eta bertan erakusgai jartzeko. Erakusketa apirilaren 8an hasi eta apirilaren 24an bukatuko da. Txorimaloa jasotzea nahi izanez gero, apirilaren 24an bertara joan eta beraien txorimaloa jaso beharko dute. Jasota ez dauden txorimaloak, apirilaren 25ean Udalak bertatik erretiratu eta garbigunera eramango ditu.

 

Kartela (1)

IMG_2796

Haurren iritziak jasotzeko ekintzak egin dituzte ludotekan

Ludoteka zerbitzuaren inguruan haurren iritzia jasotzeko asmoz bi ekintza eraman ditugu aurrera Oxirondoko ludotekan. Bi taldetan bereiztu ditugu: haur hezkuntzakoak (HH) eta lehen hezkuntzakoak (LH).

Lehenik eta behin talde bakoitzarentzako galdetegi bat osatu dugu, galderak sei multzotan banatu ditugularik: erabiltzaileen arteko harremanak, ekintzak, hezitzaileekin harremanak, zerbitzuaren zabalkundea, baliabideak eta orokorrak. Gero, galdera horiek jolasaren barruan txertatu ditugu. HH-koekin “sagu txiki, sagu maite” jolasa erabili dugu iritziak jasotzeko. LH-koekin berriz “altxorraren bila” egin dugu, eta frogak egin ahal izateko galdera batzuei erantzun behar izan diete.

Ekintzen balorazio oso positiboa egiten dugu hezitzaileok, informazio asko atera baitugu bertatik eta batez ere, garrantzitsua eta interesgarria iruditu zaigu haurrek taldean iritzia emateko aukera eduki izana. Haurrek ere ekintzak asko gustatu zaizkiela jakinarazi digute.

Hona hemen LH-koekin egindako altxorraren bila ekintzako argazki batzuk:

IMG_2772IMG_2779IMG_2781IMG_2787IMG_2790IMG_2796IMG_2798 IMG_2802

IMG_3068

Aratusteak Oxirondoko ludotekan

Pasa den ostiralean aratusteak ospatu genituen ludotekan. Aurreko egunean ludoteka apaindu eta gero, jai eder batekin eman zioten amaiera asteari azokako haurrek. Aurpegi margoketa eta txokolatada izan ziren arratsaldeko ekintza nagusiak.

IMG_3049IMG_3058IMG_3061IMG_3062IMG_3066IMG_3055IMG_3077IMG_3074IMG_3069IMG_3070IMG_3068

Jaione argazkixa 2

Carpintero#17 “euskara telebista publikoan”

Kataiari jarraituz hemen duzue Jaione Carpinteroren iritzi artikulu interesgarria. Hausnarketarako hainbat puntu jartzen ditu mahai gainean.

 

Nereak botatako galderarekin niri tokatu zait oraingoan kataiari segida ematea. Zelan ikusten dudan nik euskararen egoera telebista publikoan? Galdera potentea, Nerea…

Askok pentsatzen dugu, ni barne, gaur egun daukagun telebista publikoaren euskarazko eskaintza ahula dela. Betiko saioak ditugu, aspergarriak batzuk, “superfizialak” beste batzuk, eta gustuko saio bat aurkitzen dugunean azkar kentzen digute. Hala ere, esan beharra daukat, tartean behin saio on eta interesgarriak ere izaten ditugula.

Askotan entzun diet nire inguruko lagunei eskaintza honetaz kexatzen, niri galdetzen nola litekeen posible. Goazen hausnartzera bada.

Ni bertako ekoiztetxe ezberdinetan egon naiz lanean, gehienetan euskarazko saioak egiten, eta ziurtatzen dizuet, askotan, lan egiteko ditugun baliabideak oso eskasak direla. Normalean lana presaka egiten dugu, denbora gutxi dugulako saioa prestatu eta emisiora joateko. Zergatik? erreza, aurrekontu gutxi dagoelako. ETB1ek ETB3k baino aurrekontu altuxeagoa dauka, biak euskarazko edukiekin. ETB2k, dudarik gabe, aurreko biek baino diru gehiago dauka.

Eta galdetzen egongo zarete ea zergatik den hau posible. Ba oso erreza berriz ere, jendeak ez duelako kontsumitzen. Alegia, asko kexatzen gara baina ez dugu kontsumitzen. Kontsumitzen ez badugu, ez dago dirurik. Dirurik ez badago, aurrekontuak estutzen dira eta baliabideak eskasak bilakatzen dira. Ondorioz, eskaintza ahula da eta berriz ikusleak kexatzen hasiko dira. Kexatu eta Tele5 piztu. Bai bai, horrela da. Datu txiki bat emango dizuet. Aipatutako kate pribatu espainiar honek eskaintzen dituen “entretenimenduzko” saioen audientzia datu altuenak Euskal Autonomia Erkidegoan daude. Horra hor beste hausnarketa bat egiteko ideia.

Penagarria da guzti hau, izan ere zurrunbilo honetatik kaltetuen ateratzen dena euskara bera da. Bultzada bat eman beharko litzaioke euskarari, euskarazko edukiei, aukera eta ideia berriak sortuz. Ikusleak garen unetik euskaraz kontsumitzen jarraitu nahi dugulako, hori bai, eduki duinak. Eta horretarako aldatu beharko litzatekeena ez da soilik aipatu berri dudan ikusleen kontsumitzeko ohitura hori, ez. ETBko nagusien ikuspegia ere guztiz aldatu beharko litzateke. Beraiek dira saio bat aurrera eraman edo atzera botatzea erabakitzen dutenak. Beraiek dira gure inguruko txikienak txikitatik euskarazko edukiak kontsumitzeko ohitura ezartzeko aukera eman edo kentzen dietenak.

Eta berriz esaten dut, oso garrantzitsua da euskarazko edukiak kontsumitzea. Ez soilik telebista publikoak eskaintzen dizkigunak, ez, guztiak. Gure hizkuntzan egiten den kulturaz busti behar gara. Jon “Olivo” zu antzerki munduan ibiltzen zarela, zer egin beharko litzateke euskal kulturaren kontsumoa indartzeko?