Zerk eragiten du haurrek egunerokotasunean hizkuntza joera bat edo beste izatea?
Zuk bota didazun galdera ere ez da makala, Ana Moñux, baina saiatuko naiz euskaldun eta euskaltzale izateaz gain, ama eta irakasle naizenez, ahalik eta erantzun zintzoena ematen.
Zein hizkuntzatan hitz egiten dugu familian? Zein hizkuntzatan jolasten dugu? Eta haserretu? Euskaraz amesten al dugu (lotan zein esna)? Gure gozamenak zein kolore linguistiko du? Gure haurren hizkuntza joerari buruz ari garenean galdera guzti hauek, eta beste hainbat, datozkit burura.