Monthly Archives: ekaina 2017

Azken asteburua Txapligun
Asteburu honetan bukatuko da Txapligu. Merezitako agurra emateko ordea, larunbatean San Martzilaera irteera egingo dute eta igandean azken jai batekin emango diote amaiera aurtengo kurtsoari.
Plan bikainak biak!

Haurren iritziak jasotzeko ekintza egin dute bigarrenez ludotekan
Otsailean egin zuten bezala, ekainean ere erabiltzaileek ludotekaren inguruan duten iritziak jasotzeko ekintza eraman dute aurrera Oxirondoko ludotekan. Lehen Hezkuntzako haurrek altxorraren bila jolasaren bitartez beraien iritziak eta proposamenak botatzeko aukera izan zuten. Galderak sei eremu desberdinetan banatu zituzten: haurren arteko harremana, haurren eta hezitzaileen arteko harremana, jarduerak eta ekintzak, materiala, ludotekako lokala eta euskera. Ekintza merendola txiki batekin amaitu zuten.
Haurrek eta hezitzaileek oso balorazio positiboa egin dute ekintza onena. Ideia bigarrenez aurkeztu ziotenean haurrak pozez zoratzen parte hartzeko prest erakutsi ziren hasieratik. Hezitzaileek, gainera, ikaragarri eskertzen diete haurrei ekintza honetan parte hartzea azken finean zerbitzuaren inguruko ikuspuntu garrantzitsu bat jasotzeko aukera bat baita, eta azken batean, zerbitzua hobetzeko aukera.

Ludotekan Pentekosteak hasi dituzte jada
Atzo arratsaldean Bergarako pazkoei hasiera eman zioten haurrek Oxirondoko ludotekan. Seiak inguruan hasi zen egitaraua baina aurretik lan handia zegoen egiteko. Hezitzaileak eta haurrak elkarlanean aritu ziren lanean dena prest edukitzeko.
Lehenik eta behin, gure bi bitorianatxoen pregoia eta Bitorianatxoren jaitsiera egin zen. Behin hau kalera jaitsi zela, guztiek zapiak jantzi zituzten eta orduan hasi zen jaia. Buruhandiak, karaokea, dantza, globoak…. ez zuten aspertzeko aukerarik izan Santa Marinako patioan elkartu ziren haurrek.
Ludotekariak beraz, erabat animatuta dare Bergako jaixetan parte hartu eta ondo pasatzeko! Ondo pasau pazkuak!!

Osintxuko ludotekan paretak margotzen
Asten honetan zehar Osintxuko ludotekari kolore pixka bat emateko asmotan paretak margotzen ibili dira. Oraingoan ere artista ederrak direla garbi utzi dute!
IKUSI IKUS!!

Ekaineko euskararen bozgorailua
Ekaineko euskararen bozgorailua:
Zerk egiten du Euskal Herria?
Zerk ematen dio bere izakera berezia?
Zerk egitendu gure naziotasuna?
Zerk bizi gaitu?
Zerk ematen digu gure euskal arima?
EUSKARAK EZ BESTE!!
(Txillardegi)