Monthly Archives: iraila 2017

2017-2018 ikasturteko eskaintza
Hemen daukazue aurtengo kurtsorako antolatutako ekintzen eskaintza!
Informazio gehiago eta izen ematea Jardunen!

Bueltan da Auzoko!
Ikasturte berriari ekiteko prest da Auzoko!
Ostiral honetan, irailak 8, arratsaldeko 18:00etan izango da lehen hitzordua Kultur Etxean. Bertan talde mixtoa elkartuko da eta ikasturte berrira begira dauden asmo ezberdinez hitz egiteko aukera paregabea izango da.
Beste taldeak ere irailan zehar ipiniko dira martxan, baina oraindik ez daude lehen saioak zehaztuta. Zerbait jakin bezain laister izango duzue honen berri.
Animatu jende berria ezagutuz euskaraz gozatzera!

Mintzapraktikarako izen ematea zabalik
BERRIKETAN 2017/2018
Ohi bezala, Bergaran, urritik aurrera berbalagun taldeak osatuko ditugu. Ikasturte honetako kanpaina ” mintzalaguna, hartu, eman, eragin” lelopean egingo dugu.
Berriketani esker modu atsegin, hurbil eta parte hartzailean euskara praktikatu dezakezu. Programa honetan, euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi dutenak eta euskaraz normaltasunez aritzen diren laguntzaileekin mintzapraktika taldeak antolatzen ditugu. Mintzapraktika talde bakoitzean hiru edo lau lagun izaten dira, modu honetan konfiantzazko giroa ziurtatzen da. Talde bakoitza astean behin biltzen da eta gutxienez ordu betez aritzen da mintzapraktikan. Asteroko dinamika honez gain, ia hilabetero ekintza kulturalak eta beste ekintza osagarri batzuk antolatzen ditugu, euren arteko sarea handitu eta hedatu dadin.
Behar eta gogoen araberako taldeak antolatzen dira, hau da, zure behar eta ahalmenaren arabera aukeratu dezakezu nola parte hartu nahi duzun Mintzalagunak egitasmoan. Taldeak antolatzerako orduan, ordutegia, adina eta zaletasunak kontuan hartzen dira, honela parte hartzea erosoagoa da. Lagun giroan paseatu, kirola egin, kafetxo bat edo tragotxo bat hartu edo besterik gabe elkartu eta elkarren konpainia eta berbaldiaz gozatu. Azken finean , askatasun osoz erabakitzen dute elkartzeko lekua.
ZATOZ BERRIKETANERA!
Mila arrazoi mintzalagun izateko!
Bidelariak
Euskaraz bizitzeko ohiturarik ez, egunerokoan inguruan hitz egiteko aukerarik ez, euskara ikasten ari direnak, aspalditik euskaraz hitz egin ez eta jariotasuna berreskuratu nahi dutenak.
Bidelagunak
Euskaldun askok hizkuntzaren normalizazio prozesuari bere ekarpena egin nahi diote, euskaraz hitz egiterakoan zailtasunak dituztenei elkarrizketaren bidez lagunduz.
Izen ematea: https://labur.eus/berriketan
Bueltan dira ludotekak!
Ikasturte berriari ekiteko prest dira ludotekak! Bihar, asteazkena, martxan jarriko dira Bergarako eta Osintxuko ludotekak eta datorren astelehenean, irailak 11, Angiozarkoa.
Irailean zehar ate irekiak izango dira eta nahi duen oro gerturatu ahal izango da bertara probatzera.
Ludoteken ordutegia, astelehenetik ostiralera
Osintxu eta Bergara:17:00- 20:00
Angiozar: 16:30-19:30
Ez galdu aukera eta animatu ludotekak barrutik hobeto ezagutzera!

Elo eta Kartofen klown ikuskizuna
Ostiral honetan, irailak 8, Algaraz taldearen “Elo eta Kartofen” klown ikuskizun berria izango da Bergarako Errotalde partean (Kultur etxea) arratsaldeko 18:00etan. Eguraldi txarra eginez gero ikuskizuna Oxirondoko gune librean egingo da.
Familia giroan arratsalde eder bat pasatzeko aukera ezin hobea da honakoa.
Animatu kurtso hasiera irrifar batekin hastera!
“Klownaren sudurra munduko maskararik txikiena da,
gutxien ezkutatzen duena eta gehien erakusten duena”
SINOPSIA
ELO eta KARTOFEN pailazoek kartel bat aurkitzen dute lurrean eta zera jartzen du: IZAR BERRIEN BILAARI GARA TELEBISTAN. Eta noski, proposamena gustatu egiten zaie. Baina horretarako casting batera aurkeztubeharko dira. Berez , ez dakite aparteko ezer txundigarririk egiten baina euren irudimen eta gaitasunenlaguntzarekin saiatuko dira castingean beren “talentuak” erakusten.

Iraileko euskararen bozgorailua
Iraileko euskararen bozgorailua: “Euskara bizi dadin egunero hitz egin dezagun”

Udako euskarazko VI. postal lehiaketa
Oraindik garaiz zabiltzate udako euskarazko postal lehiaketan parte hartzeko!
Uda garaiak askorako ematen du eta oporretan urrutira joan edo bertan geratuta ere bizitako istoriotxoak kontatuz, une politak oroitu eta kurtsoari gogoz ekiteko aukera bikaina da honakoa.
Lehiaketaren helburu nagusia komunikazio informal eta idatzietan euskara erabiltzea da.
OINARRIAK
- Lehiaketa honetan edozein pertsonak parte har dezake, nahi beste postal bidaliz.
- Postal guztiak jatorrizkoak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.
- Postalak edozein lekutatik posta arruntez helbide honetara bidali beharko dira:
UDAKO EUSKARAZKO VI. POSTAL LEHIAKETA
Jardun Elkartea, Errotalde jauregia z/g
20570 Bergara – Gipuzkoa
Informazio gehiago: 943763661-605712469 telefono zenbakian edowww.jardun.eus web orrian aurki dezakezu.
- Postalak jasotzeko azken eguna 2016ko irailaren 17a izango da.
- Gaia librea da. Ez ahaztu postalari zure telefono zenbakia jartzea.
- Saria: Tablet bat.
- Epaimahaiak besteak beste, postalaren edertasuna, orijinaltasuna, edukia eta idazkera baloratuko ditu.
Parte hartu eta animatu zure postala bidaltzera!