Jardunen izenean, 2018a urte paregabea izatea opa dizuegu. 2018an ere belarriak prest eta ahoa bizi izaten jarraituko dugu! Denon artean urte berri zoriontsua eta euskaraz zipriztindua izango dugu! URTE BERRI ON GUZTIOI!!
Hilabetea: abendua 2017
Goiengazte eguna
Aurten ere bueltan da azken urteetan martxan jarri den Goiengazte ekimena. Bailarako gazteleku ezberdinetan biltzen diren gazteen topagunea da honako hau, eta aurten Bergaran egingo da abenduaren 28an. Arratsaldean zehar ongi-etorriarekin emango…
Domeketan familian gozatzen
Domeketan familian gozatzen ekimenarekin jarraituz, igande honetan, abenduak 17, Gabonetako apaingarriak egiteko aukera izango da. Ekintza hauek, haur eta gurasoentzat bideratuta egoten direnez, familia giroan goiz eder bat pasatzeko aukera ezin hobea…
Asteburua Xabalote gaztelekuan
Asteburu honeta gaztelekuan primeran pasatzeko aukera izan zuten. Larunbat arratsaldean, erabiltzaileek proposatuta txokolate jana egin zuten. Arratsaldean bertan joan ziren gaztetxo zein hezitzaileak erosketak egitera eta denen artean prestatu ondoren berotan sartzeko…
Euskaraldia Bergaran
Abenduaren 3an, Euskararen egunean, egin zen Bergarako Euskaraldiaren ekimen nagusia.
BERGARAKO LUDOTEKAN EUSKARAREN EGUNA OSPATZEN
KAIXO KAIXO: Euskararen eguna nahiz eta abenduaren 3an ospatu, ez ahaztu EGUNERO DELA EUSKARAREN EGUNA !!!!!!!!!!! Antzerkia, murala, dantzan… denetarik egin dugu gaurko egun honetan. Oso ondo pasatu dugu guztiok elkarrekin. Ez…
Abenduko euskararen bozgorailua
Abenduko euskararen bozgorailua: “Ez bedi gero gure ahoetan falta, EUSKARAREN EGUNA egunero da eta” Izan gaitezen egunero ahobizi!
Pintxo baten bueltan arrakastatsua
Euskaraldiaren baitan antolatutako lehen ekimena izan zen atzokoa. Azken urteetan bezala, pintxo baten bueltan arlo ezberdinen inguruan hitz egiteko aukera izan zen. Oraingo honetan, 11 egun euskaraz ekimena arlo ezberdinetan nola jorratu daitekeen aztertu zen. Ondorio ezberdinak atera ziren eta urte honetan zehar izango da aukera horiek aztertu eta bideratzeko.
Abendua Txapligun
Badator hotza eta… honi aurre egiteko aukera bikaina eskaintzen du Txapliguk asteburu arratsaldeak epeletan eta lagun artean primeran disfrutzeko. Ikusi oraingoan ere denen artean prestatu duten egitaraua! Animatuu!
Bergarako ludoteketako abenduko ekintzak
Gaur bertan sartu gara abenduan eta igandean euskararen eguna denez, gaur hasiko dira hiru ludoteketan egun hau ospatzen. Hilabete osoan zehar egitarau polita izango da oraingoan ere. Animatu hotzari aurre egin eta lagunekin epeltasunean arratsaldeak…