Monthly Archives: apirila 2018

Musika galduaren bila antzezlana
Eneko Etxebarrietaren eskutik “Musika galduaren bila” antzezlana izango da ostiral honetan, apirilak 20, arratsaldeko 18:00etan Bergarako ludotekan.
Animatu musikaren bitartez gozatu eta primerako arratsaldea pasatzera!

Udaleku irekiak eta zaintza zerbitzua
Uda garaia geroz eta gertuago daukagun honetan, udaleku irekietarako eta zaintza zerbitzurako izen emateak datorren astelehenean, apirilak 16 zabalduko dira.
Animatu eta eman izena!
Jarraian informazio gehiago:

Txapliguko apirileko egitaraua
Hemen daukazue Txapliguko hezitzaile eta gaztetxoek osatu duten egitaraua apirilerako.

Lan deialdia
“Euskaraldia: 11 egun euskaraz” ekimenerako dinamizatzailea behar da. Curriculumak bidaltzeko azken eguna apirilaren 22a izango da.

Apirila Bergarako ludoteketan
Hona hemen Bergarako hiru ludotekek apirilerako prestatu dituzten egitarauak.
Ez galdu aukera eta gerturatu primeran pasatzera!