Monthly Archives: ekaina 2018

IMG-20180620-WA0008

Abeslari burusoila 5.7.8 antzezlana bihar

Bihar ekainak 21, osteguna, 20:30etan Jarduneko KoKoXa antzerki taldearen emanaldia izango da Zabalotegi aretoan. Bertan “Abeslari burusoila 5.7.8” antzezlana aurkeztuko dute.

Ez galdu aukera eta animatu!

IMG-20180620-WA0008

Osintxukoak ludotekan gaua pasatzen

Aurreko ostiralean, Osintxuko ludotekakoek, ludotekan bertan  pasa zuten gaua.  Giro paregabean pitza batzuk afaldu eta parranda piska bat egin ondoren, esterilak eta zakuak lurrean bota eta denek batera lo egin zuten. Primerako esperientzia izan zen guztientzat!

Hona hemen bideoa:

Euskal Trivialeko irabazleak

Aurten ere harrera bikaina izan du Euskal Trivialak herritarren artean. Guztira 125 pertsonak parte hartu dute eta 74 galdetegi bete dira.

Hona hemen irabazleak:

A kategoria: Adei Garmendia

B kategoria: Anuk Bolunburu eta Eder Elkoroberezibar / Naia Gaztelu eta Ainhoa Gallastegi

D kategoria: Jose Luis Carnicero

Irabazleek saria jasotzeko Jarduneko bulegotik pasa beharko dute.

Zorionak!

Udaleku irekietako guraso bilera eta zaintza zerbitzua

Asteazken honetan, ekainak 13, arratsaldeko 18:00etan Udaleku irekietako guraso bilera izango da. Hasiera batean, Seminarixuan egitekoa zen arren, Zabalotegin egingo da.

Aurten gainera,  guraso bilerak irauten duen bitartean, haurrentzat zaintza zerbitzua egongo da.  Interesa duena, 17:45tan Zabalotegiko txiki txokora gerturatu beharko da horretarako.

 

 

 

 

06

Ekaineko euskararen bozgorailua

Hona hemen ekaineko euskararen bozgorailua: “AHOBIZIA naiz, euskarari eutsiko diot posible den egoera guztietan”06