Monthly Archives: azaroa 2018

Euskara eskuetan ikastaroa
Abenduan zehar “Euskara eskuetan” ikastaroa eskainiko da Auzoko ekimenaren baitan. Bertan, eskulan ezberdinak burutzeaz gain, oinarrizko euskara ikasteko aukera ere izango da. Ikastaroa hau beraz, euskara ikasi edota praktikan jartzea nahi duten pertsonentzat zuzenduta egongo da eta euskara aitzaki hartuta zaku beroak eta poltsa aromatikoak egiten ikasteko aukera ezin hobea izango da.
Abenduaren 10, 13, 17 eta 20an (astelehen eta ostegun), arratsaldeko 18:00etan hasi eta 19:30ak arte iraungo dute saioek. Bergarako Udal liburutegiko ganbaran emango da ikastaro hau eta prezioa 5 eurokoa izango da.
Interesa izanez gero, eman izena Jarduneko bulegoan edota 605712469 telefonoan.

Osintxuko ludotekan pitzak egiten
Aurreko ostiralean, Osintxuko ludotekan pitzak egiten ibili ziren. Sekulako sukaldariak eginda daudela erakutsi zuten guztiek eta prestatutakoaz gozatzeko aukera izan zuten!

Urriko ekintzak!
Sukaldaritza, txantxa jolasak, hegazkin txapelketa, oreka jolasak, eskulanak, puzzleak… dibertimendua izan da protagonista urrian. Ondo pasatzeko mila aukera izan ditugu ludotekan! Ez dugu aspertzeko astirik izan!
Horrela izan dadila aurrerantzean ere!

Txapliguko azaroko egitaraua
Hemen daukazue azaroan zehar Txapligun burutuko diren ekintzen egitaraua.
Animatu eta gerturatu asteburuetan lagun artean primeran pasatzera!

Azaroa ludoteketan
Azarorako ere egitarau politak prestatu dituzte Bergarako hiru ludotekek. Euskaraldia bertan dugunez honen inguruko hainbat ekintza burutuko dira hilabete honetan. Gainera azaroaren 25aren bueltan ere lanketa bat egiteko aukera izango da.
Ez galdu aukera, gerturatu eta gozatu!

Azaroko bozgorailua
Normaltzat hartu euskaraz berba egitea, zuk egiten baduzu besteek ere errazago egingo dute eta! 11 egun euskaraz!
Arimen gaua Osintxuko ludotekan
Aurreko asteazkenean Arimen gaua ospatu zuten Osintxuko ludotekan, eta primeran pasatu zuten guztiek. Hemen daukazue bideoa ikusgai. Gozatu!