Pasa den abenduak 20an Domekak familian gozatzen egitasmoa izan zen Oxirondo azokan. Familia asko gerturatu ziren, eta bertan, eskulanak medio, gabonetako apaingarriak egiteko aukera izan zuten.
Hilabetea: abendua 2019
Gabonetako jolas parkea
Aurten ere gabonetako jolas parkeak izango ditugu. Abenduaren 26 eta 27an Udal pilotalekuan eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an, Labegaraietako polikiroldegian. Bi jolas parkeak 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik….
Gabon zoriontsuak!
Jardun Euskara Elkartearen izenean: Gabon zoriontsuak eta urte berri on! Gaurtik, eta urtarrilaren 7ra bitartean, bulegoa itxita izango dugu gabonetako oporrak direla eta, beraz, bueltan ikusiko dugu elkar! Ondo izan!
Osintxuko ludoteka
Gabonak gertu ditugula, Osintxuko ludotekako haur eta hezitzaileek gabonetako postalak egin dituzte, Olentzerori gutuna idatzi eta gabon kantekin ibili dira burubelarri. Osintxuko ludotekako haur baten gurasoa bertara gerturatu eta abesti ezberdinak zeiñu…
ABENDUKO EKINTZAK BERGARAKO LUDOTEKAN
Kaixo familia eta lagunak: Ludotekan gauza asko egin ditugu abenduan zehar: azoka apaintzeko eskulanak egin ditugu, lagun eskutuarentzarentzat oparia, euskararen eguna ospatu dugu, marokoar festa, mahai jolasen eguna,… Honekin urrengo urtera arte…
Kokoxa antzerki taldearen GU antzezlana seminarixoan
Bihar, abenduak 19, Kokoxa antzerki taldearen GU antezlana izango duzue ikusgai bergarako Seminarixoan gaueko 22:00etan. Emanaldia doainekoa izango da baina sarrera hartzea komenigarria da, horretarako leihatila emanaldia baino ordubete lehenago irekiko dute. Animatu…
Helduen antzerki eskola
Azaroan jarri genuen martxan helduen antzerki eskola baina nahi duenak badu, oraindik, urtarriletik aurrea izena emateko aukera. Eskolak asteartetan izaten dira, arratsaldeko 19:15etik 20:45era Zabalotegi aretoan. Animatu zaitezte!!
JAI MAROKOARRA OSPATU DUGU BERGARAKO LUDOTEKAN
Sallam alaikum familia: Atzo, abenduak 17 astelehena, oso egun berezia bizi izan genuen bergarako oxirondoko ludotekan. Guraso batzuk ludotekan marokoar festa berezi bat antolatu zuten ludotekako erabiltzaile guztientzat. Denetarik egiteko aukera izan…
Domeketan familian gozatzen
Abenduaren 22an, “Domeketan familian gozatzen” izango dugu goizeko 11:30etik 13:30era bitartean Oxirondoko gune librean. Bertan sukaldatzeko eta gabonetako apaingarriak egiteko aukera izango dute familiek. Animatu zaitezte!!
Amodiozko gutun eta esaldien lehiaketa
Hemen da, beste urte batez, amodiozko gutun eta esaldien lehiaketa. Aurten gutunen XXVIII. edizioa ospatuko da, esaldiena berriz, IV.a. Gutunak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 6a izango da. Esaldiak whatsappez edo mezuz bidali…