Monthly Archives: urtarrila 2020

13

Txapligu

Aurreko asteburuan, urtarrilak 12an, Txapliguko haur eta hezitzaileek, pijama festa antolatu zuten. Jolas ugari egin zituzten eta primeran ibili ziren!

12 13 7 (2) 8

Laneskaintza-300x188

Bergaran Euskaraldia dinamizatzeko lan eskaintza

Jardun-Euskaraldia-zb-843

urtarrila

Asteburuko aisialdia. Txapligu

Hemen, hezitzaile eta gaztetxoek, urtarrilerako prestatu duten egitaraua:

urtarrila

Bergara-MP-kartela_001

TÚ-tikGU-ra Ongi etorri Bergarako Berbalagunon Mundura!

2020an euskaraz hasi nahi duzula? Ba, zatoz Berriketan taldera!!

Euskaltzale guztiei gonbidapena luzatu nahi dizuegu, euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean aritzeko.

Mintzapraktika lasai egiteko 4-6 laguneko taldeak osatu ohi ditugu, astero ordubetez elkartu eta euskaraz egiteko konpromisoa hartuz.

Izena emateko:

Jardun euskara elkartean (Errotalde jauregia z/g), 943763661 telefono zenbakira deituz edo jardunkultura@topagunea.com helbide elektronikora idatziz.

Animatu eta segi euskara zabaltzen!!

Bergara-MP-kartela_001

2019_20_HIKA_ikastaroa_Euskaltegian_001

Bergarako hika lantzeko ikastaroa

2020ko otsailean zehar hitanoa lantzeko ikastaroa antolatu dute Bergarako Udalak eta Bergarako Udal Euskaltegiak Jardunen lankidetzarekin. Ikastaroa 10 ordukoa da, 5 egunetan banatuta. Izen ematea urtarrilaren 24a baino lehen izango da eta 15€ ordaindu beharko ditu parte hartzaile bakoitzak. Ikastaroa euskaraz jakin eta Bergarako hitanoa iasi zein praktikatzeko interesa dutenentzat zuzendua izango da.

 

2019_20_HIKA_ikastaroa_Euskaltegian_001

AmodiozkoGutunak2020_001

Amodiozko esaldien lehiaketak

Urtarrilaren 6an amaitu zen zuen amodiozko gutunak jasotzeko epea baino, oraindik, badaukazue amodiozko esaldien lehiaketan parte hartzeko aukera. Urtarrilaren 17a baino lehen bidali beharko dituzue, whatsapp bidez edo mezuz, 605712469 telefono zenbakira.

Ez denborarik galdu eta animatu parte hartzera!

AmodiozkoGutunak2020_002

TRIVIALA 2019-2 kartela

Euskal trivialeko irabazleak

Ospatu berri den Euskal trivialeko azken edizioan 189 pertsonak parte hartu dute. A kategorian (LH 4, 5, 6) 94 parte hartzaile, B kategorian (DBH eta batxilergoa) 72 parte hartzaile eta azkenik, D kategorian (18urtetik gora) 23 parte hartzaile.

Sarien zozketan sartzeko gutxienez 15 galderatik 12 zuzenak izan behar dira eta horrenbestez, 189 parte hartzailetik 133 sartu dira zozketan.

Sarituek elkar megadendan gastatzeko opari txartelak eskuratu dituzte eta hurrengo hauek izan dira:

A kategorian: Erik Lazkano, Telmo Balmori, Ekain Muruamendiaraz eta Paullo Elkoroberezibar

B kategorian: Oier Sanchez eta Mohamed Abdulah

C kategorian: Amaia Etxebarria Agirre

Jardun Euskara Elkarteak eskerrak eman nahi dizkizue parte hartzaile guztiei eta hurrengo edizioan parte hartzera animatu nahi zaituztegu!

Taldean Oier Amaia Etxebarria

URTARRILA bERGARAKO LUDOTEKAK

Bergarako ludotekak

Urteari hasiera ezin hobea emateko, hona hemen Osintxu, Angiozar eta Oxirondoko ludoteketan prestatu dituzten egitarauak:

 

Bergara urtarrila Osintxu urtarrila Angiozar urtarrila

 

01

Urtarrileko euskararen bozgorailua

Urtarrileko euskararen bozgorailua:

“Ez dezala haizeak hitzak eraman, erabil ditzagun erakutsiz haien xarma nirea izateko”

 

01