Monthly Archives: urria 2020

LANPOLTSA

Eskolaz kanpoko euskara errefortzuetarako Lan Poltsa

Eskolaz kanpoko euskara errefortzuak emateko irakasleen lan poltsa jarriko dugu martxan.

Baloratuko da:
-Begirale titulua
-Arlo horretan esperientzia
-Euskara maila altua/EGA
Interesatuak bidali kurrikuluma gaztejardun@topagunea.com helbide elektronikora. Datorren osteguna, urriak 22, azken eguna hauek bidaltzeko.
 LANPOLTSA
AzokakoLudoteka2020

Oxirondo ludoteka 2020-21

Datorren astelehenean, hilak 19an, Oxirondo ludotekako ateak zabalduko ditugu kurtso berriari hasiera emanez.

Gaur oraindik ere ludoteka zabalik egongo da 17:00-20:00etara izena emateko zuzenean baina hemendik aurrera Bergarako Udaleko web orrian, bergara.eus, egongo da martxan izen ematea online egin ahal izateko.

Animatu!

https://www.bergara.eus/eu/node/14886

AzokakoLudoteka2020

Untitled-2

Begiraleen lan poltsa osatu nahi dugu

Untitled-2

AzokakoLudoteka2020

Oxirondo ludotekak ateak zabaltzen ditu urriaren 19an

OXIRONDO LUDOTEKAK ATEAK ZABALTZEN DITU URRIAREN 19AN!”

Oxirondo ludotekako ateak, urriaren 19an zabalduko dira. Bizitzen gauden egoera kontutan hartuta, protokolo guztiak beteko ditugu eta herriko haur eta gaztetxoenei aisialdi hezitzaile eta euskaldun bat emateko gogoz gaude.

Izen ematea urriaren 8tik 16ra izango da, ludotekan bertan 17:00etatik 20:00etara edo ondorengo esteka hauetatik: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSejZbzt_XCNTuSLR21r1HRIwwZLKu7v76l0ylRFGICZI02_4w/viewform?usp=sf_link 

 https://docs.google.com/forms/d/1ATOTo8BWeFq9DVQSTP8QExppXFrNA1V3ZaqTjzllL7U/edit

ZUEN ZAIN IZANGO GAITUZUE!

IMG_0988 (1)

 

AzokakoLudoteka2020

MP2020-Bergara-A3kartela-distantzia_001

Elkarrekin euskara bizi, erabili

 

BERBALAGUNA ELKARREKIN! Euskara bizi, erabili.

Eman izena Berriketan-en!!

Urrian ikasturtea hastearekin batera, Berbalagun talde berriak sortuko dira,
komunitatearen sareak ehuntzen jarraituko du. Berriketan programa euskara
bizi eta erabiltzeko aukera paregabea da. Zure herriko euskaldunekin esperientziak
partekatzeko prest?
Berbalaguna euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak euskaraz egin nahi duten
pertsonekin euskaraz aritzeko elkartzen dituen programa da.
Funtzionamenduari dagokionez, parte hartzaileen artean talde txikiak egiten dira eta
astean behin ordu betez beraien aisialdi garaian elkartuko dira paseoan, kafetegian,
parkean… euskaraz aritzeko, euskaraz bizitzeko.
Bi modutara parte har daiteke, euskara praktikatuz (bidelaria) eta euskara
praktikatzen lagunduz (bidelaguna). Mintzalagun bihurtzeko baldintza bakarrak,
euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko prest egotea
dira.

Animatu eta eman izena!!Izen ematea
Jardun euskara elkartea
605712469/943763661
jardunkultura@topagunea.com

 

MP2020-Bergara-A3kartela-distantzia_001

Santa Katalina MP_001

Berriketan: urriaren 25ean Santa Katalina lorategi botanikora irteera

Urriaren 25ean, igandea,  Arabako Trespuntes herrira irteera antolatu da Debagoieneko mintzapraktika batzordetik. Bertan, Santa Katalina lorategi botanikoan ibilbide gidatu bat egiteko aukera izango dugu.

 

Bergaran, 10:30etan autobus  geltokian elkartuko gara Arabaruntz abiatzeko.

 

Irteeraren prezioa 4€/pertsonako da.

 

Plaza mugatuak dira. Beraz, apuntatu ahala joango gara zerrenda osatzen eta plazak betetzen.

 

Oso leku ederra da eta benetan merezi du bertan dagoen landaretza anitza ezagutu eta gozatzea!

 

Animatu eta parte hartu, ondo pasatuko dugu eta!!

 

 

Santa Katalina MP_001

10

Urriko euskararen bozgorailua

Urriko euskararen bozgorailua:

“Ezinezkoa da kultura batean bizi, eta beste batean hitz egitea. Eta beldur naiz ez ote den hori guri gertatzen ari zaiguna”. Maddalen Arzallus

10

KARTELA (6)

Erdaldun berrien kluba

Urriaren 17, zapatua, arratsaldeko 19:00etan Idoia Etxeberriak idatzitako  “Erdaldun berrien kluba” antzezlana ikusteko aukera izango duzue Bergarako Seminarixoan, Olatz pagaldai aktorearen eskutik.

Sarrera 8€KARTELA (6)