Bazkidetza kanpaina

kartela

Jakingo duzuen bezala elkarte, merkatari, ostalari, lantegi, eragile…ezberdinei zuzendutako bazkidetza kanpaina bat jarri dugu martxan. Hau, herritarrez gain, Bergara herri euskalduna izatera iristeko, bidean askotariko eragileak bidelagun izan nahi ditugulako abiarazi dugu.

Herritarrek eguneroko eginbehar ohikoenak (lana, erosketak, aisialdia…) euskaraz egin ahal izateko bidea errazteko ahalmen handia dauka komunitateak eta euskararen normalizazioan  paper oso garrantzitsua betetzen dute gainera.

Bakoitzak bere eremutik eta eremuan eragiteaz gain, denok elkarlanean aritzen bagara, gure hizkuntzan bizitzetik hurbilago egongo gara.

Zatoz gurekin! Bergararen euskalduntzea gizarte osoaren parte hartzearekin lortuko baitugu!

Informazio gehiago behar izanez gero, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan!

 

kartela

Iruzkina uztera animatu!