Bergarako hizkuntza paisaia

paisaia

 

 

Euskararen normalizazioan aurrera pausuak emateko, hizkuntza paisaiak ere berebiziko garrantzia du.

Azken urteetan, arlo honetan ez dugu aurrerapauso nabarmenik antzeman herrian eta honek kezka sortarazi digu. Arlo honetan hutsuneak gune desberdinetan ikusten ditugu (kalea, komertzioak, zerbitzu publikoak…) eta arrazoiak ere anitzak izan daitezke (kontzientzia falta, ohitura, erosotasuna…). Kontutan hartuta zerbitzu guztiei euskarak balio erantsia ematen diela, eremu publiko zein pribatuei eta herritarrei gai honen inguruan kontzientzia hartu eta herriko hizkuntza paisaia euskalduntzeko ahalegina eskatzen diegu. Zeregin honetan laguntza nahi edo behar izanez gero, Jardunen prest gaude.

Ez dugu zalantzarik, denon artean lortuko dugu!

One Response to Bergarako hizkuntza paisaia

  1. […] hitzegitea den bezala, interneten garrantzitsuena edukiak euskaraz sortzea da. Hala ere, kaleko hizkuntza paisaiak eragiten duen bezala, interneteko interfazeak euskaraz egoteak ere lagundu dezake eta RSSak […]

Iruzkina uztera animatu!