Category Archives: berriak

Solstizio gaua


Maiatzeko eta ekaineko ekintzak AIDAUn
Kaixo familia:
Hemen dituzue azken bi hilabete hauetan egin ditugun hainbat ekintzen argazki.
Ondo pasa oporrak!!! Datorren ikasturtean ikusiko dugu berriz elkar!!!

Udako euskarazko XI. postal lehiaketa


Lan eskaintza: Aroztegi aretoa
Aroztegi aretoan harrera eta zaintza lanak egiteko langile bila gabiltza.
lanpostuaren baldintzak:
– Hilean 35 ordu (aste bat lana eta beste bat jai gutxi gorabehera)
– Lanaldiaren ordutegia:
o Astelehenetan itxita
o Asteartetik ostiralera 18:00etatik 20:30etara
o Larunbatetan 12:00 – 14:00 / 18:00etatik 20:30etara
o Igande eta jai egunetan: 12:00 – 14:00
– Bereziki harrera eta zaintza lanak egitea.
– Euskaraz ondo moldatzea idatziz eta hitz egiten.
– Uztailean hasteko, abuztuan ere aretoa zabalik dago. Kontratuaren iraupena Udalarekin hitzarmena iraun bitartean.
Norbait interesatua badago bidali kurrikulum-a jardunkultura@topagunea.eus helbidera ekainaren 16a (egun hau barne). Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 943763661/605712469 telefono zenbakietara.

Jardun antzerki eskolak aurkezten du…


Ekaineko Euskararen Bozgorailua
Ekaineko euskararen bozgorailua: “Hizkuntza bat ez bada beharrezkoa bere lurraldean, jai du!” Txillardegi

Badatoz Udaleku Irekiak…
Pasa dan asteburuan, Udaleku Irekietan lan egingo duten hezitzaileekin formazio saio bat egin genuen. Bagoaz udalekuei itxura polita ematen!

“Alcarrás” filmaren emanaldia Seminarixoan


Jaietako zapirako lema eta marrazki lehiaketako irabazleak
Pasa den astean amaitu zen aurtengo Pentekoste jaietako zapirako marrazki eta lema lehiaketan parte hartzeko epea. Hainbat lan jaso ditugu eta guzti hauen artean irabazleak aukeratu dira.
Azken urteotan bezala 3 sari izan ditugu, eta horrela banatu dira:
-Helduen marrazkia: Usoa Mendikute
-Haurren marrazkia: Laia Iñarra
-Esaldi onena: Enara Viaga
Zorionak hirukote!!