Larunbat arratsalderako ere ekintza ugari antolatu dira:
18:30ean Bergarako Musika Eskolaren eskutik Kalaberak abestia entzuteko aukera izango dugu San Martin plazan, ondoren San Joxepe elkarteak txokolatada ederra prestatuko du guztiontzat. Amaitzeko, Deabru Beltzak taldeak “Su danborrak” ikuskizuna eskainiko du, 19:30ean.