Tori.eus, PuntuEUS Fundazioa eta dinahosting.com erakundeek lankidetzan sortu duten fitxategiak partekatzeko euskarazko zerbitzu bat da. Gainera guztiz doakoa da, hau da, webguneak eskaintzen duen guztia eskuragarri izango dute erabiltzaileek ezer ordaindu gabe. Orain arte ez zegoen horretarako aukera ematen duen inolako euskarazko webgunerik, beraz, hutsune hori beteko du honako honek.
Bitarteko honi esker 2Gb arteko fitxategiak partekatu ahal izango dira oso era sinplean. Partekatu nahi den fitxategia gehitu, honen inguruko mezua idatzi eta emaila sartu besterik ez da egin behar. Bidalitako dokumentuen segurtasuna bermatzeko beste hainbat aukera ere eskaintzen ditu nahi izanez gero.
Erraminta bikaina sortu dutena baina… orain gure txanda da, goazen erabiltzera!
https://tori.eus/