Irabiatuak eta dantzaldia Oxirondoko ludotekan

IMG_6161

Kaixo kaixo:

Aurreko astean zehar hainbat ekintza burutu genituen, giro ona zegoenez, irabiatuak egitera animatu giñen. Asko gozatu zuten frutarekin irabiatuak egiten, platanoa, marrubiak eta sagarra nahastu genituen. Indarrak batu ostean,  dantza eta dantza aritu giñen ludoteka isteko garaia heldu zen arte.

IMG_6153

IMG_6161 IMG_6162 IMG_6164

EGUAKITZEAN OXIRONDONGADAK

Eguakitzean, lehiaketa estiloko saioa egin genuen; taldeka jarri eta galderak erantzun behar zituzten. Galderak ondo erantzunez gero, bukaeran prestatu behar zuten pintxoarendako osagaiak lortzen zituzten. Pintxo goxoak egin zituzten eta azkenean, arratsaldea ziztu bizian pasatu zen.

IMG_6204 IMG_6216 IMG_6253 IMG_6263 IMG_6274 IMG_6285 IMG_6288

Iruzkina uztera animatu!