IMG_5406

Oxirondoko ludotekan ekintza gehiago, bertso oka,minigiñola …

Kaixo kaixo: Aurreko astean zehar ere beste ekintza batzuk egin genituen; antzerkiak egiteko minigiñolak aritu giñen egiten. Hasieran, behera jaitsi giñen zirkoko materialarekin jolastera. Bestetik, bertso okan ere jolastu genuen, eta oso gustura aritu ziren bertso munduan murgilduta.

IMG_5499

Sukaldaritza Oxirondoko ludotekan

kaixo kaixo: Aurreko astean San Blasak eta ogia egin genituen. Oso goxoak atera zitzaizkigun eta arrakasta izugarria izan zuten. Bi eta hiru talde egin genituen, guztiekin batera eziznekoa baitzen. Arratsalde osoan zehar aritu giñen sukaldaritzan. MVI_5473

Otsaileko kartela

Otsaila Txapligun

Hemen daukazue Txapligun izango diren otsaileko ekintzen kartela. Oraingoan ere, egitarau txukuna prestatu dute hezitzaile zein gaztetxoen artean. Benetan ideia politak dituztela! Animatu asteburu euritsuei aurre egin eta primeran pasatzera!

OTSAILA

Ludoteketako ekintzak

Hemen dauzkazue Osintxuko, Angiozarko eta Bergarako ludoteketako otsaileko kartelak.

esku programa 17 traz.fh11

Amodiozko gutun eta esaldien lehiaketako sari banaketa

Otsailak 14 gerturatzen dago eta honekin batera, aurten ere martxan jarritako XXVI. amodiozko gutunen eta II. amodiozko esaldien lehiaketako sari banaketa eguna gainean daukagu. Gorde eguna eta gerturatu belarriak goxatzera!  

otsaileko ekintzak (1)

Otsaileko ekintzak

Otsailerako ere ekintza ezberdinak antolatu ditugu. Gerturatu eta gozatu!  

2

Asteburua txapligun

Asteburuan edarto pasatu dute Txapligun. Sukaldean saltseatzeko aukera izateaz gain, papiroflexia tailerra ere egin zuten eta bertan egindako hegazkinekin gozatzeko aukera izan zuten.

1

Domekan San Blasak egiten

Igande honetan domeketan familian gozatzen ekimenaren baitan antolatutako sukaldaritza saioan,  San Blas opilak egiteko aukera izan zuten. Familia ugari elkartu ziren eta haur zein gurasoen artean opil goxo askoak egin zituzten.

kartela

Gaztelekutik eskiatzera irteera

Otsailaren 17an eskiatzera irteera egingo dute Xabalote Gaztelekuko gaztetxoek. Egun osoko irteera izango da eta horretarako izena eman beharko da otsailaren 7a baino lehen. Informazio gehiago behar izenez gero, gerturatu eta galdetu Gaztelekuan edota Jarduneko bulegoan.

Animatu elurretan primeran pasatzera!

IMG_5304

OXIRONDOKO LUDOTEKAN EKINTZAK

kaixo kaixo: Aurreko astean eskulanetan, txantxa jolasetan, behean jolasten,… aritu giñen ludotekan. Arrautza kaxak erabiliz harrak sortu genituen, eta txantxa jolasetan barre egin genuen.  Giro onarekin behera jeitsi ginen jolastera.