Tripontzia urteberriko saria

Sari tripontzia

Gure Esku Dago eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren ekimenez TRIPONTZIA URTEBERRIKO SARIA zozketa jaio da.

Tripontzia Urteberriko Saria Euskal Herriko zozketa izateko anbizioarekin jaiotako ekimena da.

Tripontzia Urteberriko Sariak esparru anitzetako eragile eta dinamikekin bat egin eta norabide berean garatzeko proiektu bateratzailea eta irekia izan nahi du. Elkarrekin lanean, komunitate gisa zer egiteko gai garen erakusteko balio dezaketen proiektuak jarri nahi dira martxan eta Tripontzia zozketa horren adibide bat da.

Epe luzera begirako lehen urratsa da aurten egingo dena  eta datozen urteetan eremu gehiagotan sustraitzeko helburua du Tripontziak; urtez urte, euskal herritar denon esparruetan errotuz joateko.

Euskal komunitatea bere osotasunean aintzat hartuta eta elkarren arteko loturak estutzeko asmoarekin, Euskal Herriko lurraldeak eta diasporak osatuko dute zenbaki bakoitzeko zortziko seriea.

Tripontzia Urteberriko Saritik jasotako dirua Gure Esku Dago eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua gizarte erakundeen jarduna finantzatzeko erabiliko da. Tripontzia-ko billeteak erosita erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenak eta Euskal Herrian euskararen normalizazioa bideratu zein bizkortzeko egitasmoak lagunduko dira.

Zozketan irabazle aterako den zenbakiak 60000€ko saria izango du eta zenbaki berbera duten beste 7 serieek 6000€ko saria.

Sari tripontzia-ko txartelak Jardun euskara elkartean daude salgai 5 eurotan.

Animatu erostera eta zorte on!

Sari tripontzia

Iruzkina uztera animatu!