Monthly Archives: apirila 2015

ZAPIA 2013

Marrazkia aurkezteko azken egunak!

Jardunek jaietako zapirako marrazkia aukeratzeko lehiaketa antolatu du.

Animatu parte hartzera eta bidali zure marrazkia maiatzaren 5a baino lehen.

     Hauek dira lehiaketaren oinarriak:

        – Edonork har dezake parte, adin mugarik gabe.
        – Marrazkia A4 formatuan aurkeztu behar da, txuri beltzean.
        – Nahi beste marrazki aurkeztu daitezke.
        – Marrazkiaren gaia: jaiekin lotutakoa
        – Marrazkiarekin batera euskararen aldeko lema labur bat jarri behar da.

        * Jardunek aurten 25 urte beteko dituenez, aukera dago eta ondo legoke bai  marrazkian zein euskararen aldeko leman, urteurren hau islatzeko.

        – Lanean ez da egilearen daturik jarriko. Egilearen datuak (izen abizenak, adina, telefonoa eta helbidea)  kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal hau eta marrazkia, beste kartazal handiago batean sartuko dira. E-mailez bidaliz gero, bi fitxategitan bereiztu: alde batetik marrazkia eta bestetik egilearen datuak
        – Lanak aurkezteko azken eguna: maiatzak 4 (astelehena)
        – Lanak JARDUNeko bulegoan aurkeztu (Errotalde jauregia z/g – kultur etxea) edo jardun@topagunea.com helbidera bidali beharko dira.
        – Saria: 60€
        – Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakitzen badute.

IMG_1365

Oxirondoko ludoteka zabalik!

Apirilaren 13tik aurrera martxan gaude Oxirondoko Ludotekan.

Ateak zabalik daude 4-12 urte bitarteko haur guztientzat. Astelehenetik ostiralera, 17:00etatik-20:00etara.

Animatu eta etorri, jolastera, euskaraz ondo pasatzera, aisialdiaz gozatzera…

IMG_1367IMG_1375

 

 

 

Kartela

Herri urratsera joateko autobusa

Iparraldeko ikastolen aldeko jaia, Herri Urrats, maiatzaren 10ean ospatuko da Senperen.

Bertara joateko autobusa antolatu dugu bailarako euskara elkarteok. Autobuserako txartelak Loramendi, AED eta Jardun euskara elkartean daude salgai eta hauek hartzeko azken eguna maiatzak 7 izango da. Autobus txartelen prezioa 12 eurokoa izango da (euskara elkarteko bazkideentzat 10 eurokoa).

Autobusaren irteera guneak eta ordutegiak:

Aretxabaleta: 8:45ean Azbetik
Arrasate: 9:00etan Garibaitik
Bergara: 9:15ean autobus geltokitik

Itzuleran autobusa arratsaleko 19:00etan irtengo da Senperetik.

Egun paregabe pasatzeko aukera bikaina, animatu!!!

Irudia lemarekin

Jaietako zapirako marrazki lehiaketa

Badatoz Pentekosteak eta urtero bezala Jardunek jaietako zapiak aterako ditu.

Zapirako marrazkia aukeratzeko lehiaketa egingo da eta dagoeneko zabalik dago lanak aurkezteko epea.

Lehiaketaren oinarriak honakoak dira:

 

– Edonork har dezake parte, adin mugarik gabe.
– Marrazkia A4 formatuan aurkeztu behar da, txuri beltzean.
– Nahi beste marrazki aurkeztu daitezke.
– Marrazkiaren gaia: jaiekin lotutakoa
– Marrazkiarekin batera euskararen aldeko lema labur bat jarri behar da.
* Jardunek aurten 25 urte beteko dituenez, aukera dago eta ondo legoke bai marrazkian zein euskararen aldeko leman, urteurren hau islatzeko.
– Lanean ez da egilearen daturik jarriko. Egilearen datuak (izen abizenak, adina, telefonoa eta helbidea) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal hau eta marrazkia, beste kartazal handiago batean sartuko dira. E-mailez bidaliz gero, bi fitxategitan bereiztu: alde batetik marrazkia eta bestetik egilearen datuak
– Lanak aurkezteko azken eguna: maiatzak 4 (astelehena)
– Lanak JARDUNeko bulegoan aurkeztu (Errotalde jauregia z/g – kultur etxea) edo jardun@topagunea.com helbidera bidali beharko dira.
– Saria: 60€
– Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakitzen badute.

Animatu parte hartzera!!!

DSC_0132

Andoni Egañarekin solasean

Jardunek antolatuta,  martxoaren 25ean arratsaldeko 19:00etan Irizar jauregian Andoni Egañaren “zortziko zabala” hitzaldia izan ze.

Andonik bertsolaritzak azken 35 urteetan eman dituen aldaketa narbarmenak azaldu zituen. Aldaketa batzuk nahita bilatutakoak eta modu oso konzientean egindakoak eta beste batzuk momentuko egoerak bideratutakoak. Hauek izan ziren, besteak beste, hitzaldian jorratutako zenbait arlo:

– hedapena, bertsolaritza zabaltzea

– munduko beste inprobizatzaile batzuk ezagutzea (Cuba, Mexiko, Toscana, Galizia…)

– bertsolari eta bertzozaleen kultur elkartea sortzea

– txapelketa Euskaltzaindiak antolatzetik bertsozale elkarteak antolatzera pasatzea

– bertsolaritzaren inguruan egindako azterketak, tesiak…

Hitzaldi oso intersagarria eta parte hartzaile aizan zen. Sintonia ederra izan zen hizlariaren eta entzuleen artean. Entzuleek galderak egin eta Andonik ibilbide honetan zehar izandako anekdota eta bitxikeria ugari ere kontatu zituen.

Kartela Txorimalo lehiaketa txikia

Txorimalo lehiaketako irabazleak

Martxoaren 28an, erramu zapatuan, Txorimalo lehiaketaren XXI. edizioa ospatu zen.

Bi taldetan banatuta, 12 urtez azpikoak eta 12 urtez gorakoak, guztira 26 taldek hartu zuten parte.

12 urtez gorakoen artean honakoak izan ziren irabazleak:

1. saria: Mizpirualde egoitza (90€)

2. saria: 3E taldea (60€)

OLYMPUS DIGITAL CAMERA3.E

 

 

 

 

12 urtez beherakoen artean hauek izan ziren hiru talde sarituak:

Mamimontarrak, beleak eta deabrutxoak.

OLYMPUS DIGITAL CAMERAOLYMPUS DIGITAL CAMERAOLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

 

 

 

Txorimalo guztiek euskararen aldeko lema bat izaten dute eta lema onenaren saria(30€) mutil onenak taldearentzat izan zen lagun artian, beti euskara erdian lemarekin.

Erramu zapatuan ikusgai egon ziren txorimalo guztiak Ibargarai kalean eta orain hauetako batzuk Oxirondoko azokan daude ikusgai.