Primeran pasa zuten igande arratsaldea txapliguko gazteek. Aratusteak zirenez mozorroak izan ziren nagusi eta jaiari laguntzeko txokolatada eder bat prestatu zuten. Sekulako giroa egiten zuenez, ekintza guztiak kanpoan egiteko aukera izan zuten eta umorerik ere ez zen falta izan!
Hilabetea: otsaila 2017
Helduen antzerki eskolaren bigarren taldea
Otsaila hasieran jarri zen martxan helduen antzerki eskola eta honek izan duen arrakasta ikusita bigarren talde bat sortuko da. Astelehenetan elkartuko dira hauek ere baina beste taldea baino goizago, 18:45etatik 20:15ak arte. Martxoaren 6an emango zaio hasiera eta ekainerarte iraungo du.
DOMEKETAN FAMILIAN GOZATZEN!
Jardun Euskara Elkarteak urtarrilean martxan jarri zuen egitasmoarekin, otsailean ere aurrera jarraituko dugu. Otsailaren 19an, domekan, 11:30etatik 13:30etara Oxirondo azokako gune librean Euskal kantu eta jolasak egingo ditugu bertara gerturatzen diren familiekin….
Amodiozko gutun eta esaldi irabazleak
XXV,Amodiozko gutun eta esaldi lehiaketako irabazleak hemen irakurgai
Ludotekakoak Txapa Irratian egon dira
Atzo arratsaldean ludotekako haurrek zuzeneko saio bat egin zuten Txapa Irratian, 97.20 FM. Esperientzia berri bat izan zen batzuentzat baina guztiak primeran ibili ziren lokuzio lanetan.
Amodiozko gutun eta esaldi lehiaketako irabazleak
Amodiozko gutun eta esaldien lehiaketako irabazleak baditugu dagoeneko! Zorionak guztiei!
Kiwizko mermelada egiten Osintxun
Aste honetan Osintxuko ludotekan kiwizko mermelada eginten ibili dira. Primeran pasatzeaz gain, oso goxoa irten zen gainera!
Otsaileko euskararen bozgorailua
Otsaileko euskararen bozgorailua: “Gaur egun euskaldun izatea eraikuntza eta hautu kontziente bat da”. “Eta zein da zure hautua?”
Amodiozko gutunen sari banaketa
Dagoeneko epaimahaikideek aukeratu dituzte gutun eta esaldi irabazleak eta datorren asteartean, otsailaren 14an, arratsaldeko 19:00etan Irizar Jauregian egingo da sari banaketa ekitaldia.
Amodiozko gutun eta esaldien lehiaketa
Dagoeneko elkartu dira epaimahaikideak eta lan guztiak epaitu dituzte. Lehiaketako sari banaketa, datorren asteartean, otsailak 14, 19:00etan Irizar jauregian izango da.