Monthly Archives: martxoa 2017

IMG_3376

Ekintzaz beteriko astea izan dugu azokan

Aste honetan ere hainbat ekintza desberdin egin ditugu Oxirondoko ludotekan. Askorentzat gainera inoiz egin bareko ekintzak izan dira.

Astelehenean azalerako ukendua egin genuen ludotekan daukagun aloe vera lorea erabilita. Martitzenean berriz, ludotekako lehenengo asanblada ofiziala egin genuen eta honekin bukatzean kanpora irten ginen jolastera eta eguraldi aparta aprobetxatzera. Eguenean azkenik, ‘slak line’ egiten ibili ginen azokako lehenengo solairuan. Hasieran askok soka beldurrez ikusi bazuten ere, azkenean ia gehienek probatu zuten eta esperientzia berria eta polita izan zen neska-mutikoentzat.

IMG_3333IMG_3338IMG_3337IMG_3355IMG_3357IMG_3356IMG_3376IMG_3377IMG_3378IMG_3383IMG_3389IMG_3388IMG_3391

KORRIKA-AUTOBUSA

Korrikaren amaiera jaira autobusa

Bihar hasiko da KORRIKA Otxandion eta 11 egunez gau eta egun gelditu ere egin gabe ibili ondoren apirilaren 9an amaituko da Iruñean. Korrikaren amaiera jaira joateko autobusa egongo da goizeko 9:00etan irtenda Bergarako autobus geltokitik.

Interesa duen orok Jardunera jo besterik ez du autobuserako izena emateko apirilaren 5a baino lehen.

Autobusaren prezioa 5 eurokoa izango da.

Animatu ostiraleko agujetei aurre egin eta KORRIKAri azken bultzadatxoa ematera!

KORRIKA-AUTOBUSA

APIRILA

Apirila Txapligun

Apirilean ere egongo da zer egin asteburu arratsaldetan! Txapliguko haur eta hezitzaileek egitarau polita osatu dute hilabete honetarako!

APIRILA

IMG_3289

Azokako haurrek ongi etorri berezia eman diote udaberriari

Aste honetan bi ekintza arrakastatsu burutu ditugu Oxirondoko ludotekan. Alde batetik, udaberriari ongi etorria emateko hazien landaketak egin genituen martitzenean. Haur bakoitzak bi lorontzi eraman zituen etxera bertan zaindu eta loreak hazten ikusteko. Bestalde, eguenean forma desberdineko irudiak egin genituen koloretako alanbreekin: animaliak, loreak, betaurrekoak…

IMG_3289IMG_3292IMG_3293IMG_3297IMG_3308

kartela mintzanet

Mintzanet

Bada euskara praktikatzeko beste modu bat!

Mintzanet online euskara praktikatzeko doan eskaintzen den aukera da  www.mintzanet.net webgunearen bitartez, noiznahi eta edonon euskaraz hitz egin ahal izateko. Horretarako, nahikoa da mugikorra, tablet edo ordenagailu bat eta  Internet konexio bat edukitzea. Bertan parte hartu dezake euskara praktikatu nahi duen orok  eta baita euskara hitz egiten ondo jakin eta bere borondatez beste norbaiti  lagundu  nahi dionak. Horretarako webgunean sartu, izena eman eta galdetegi bat bete behar da, eta behin hau eginda,  segituan jakiten da nor izango den hitz egiteko bikotekidea.

Ekimen honen aurkezpena apirilaren 3an, astelehena, egingo da 18:30ean Irizar Jauregian. Informazio gehiago  nahi izanez gero ez galdu aukera eta gerturatu!

kartela mintzanet

martxoa (1)

Domeketan familian gozatzen

Azken hilabeteetako arrakastari jarraituz, igande honetan, martxoak 26, haur eta gurasoentzat ekintzak burutuko dira Oxirondoko azokako gune librean. 11:30ean hasita pare bat orduz bidaietan egin daitezkeen jolasak landuko dira.

Bidaiak sarri aspergarriak izan ohi dira haurrentzat, baina badira hauek dibertigarri bihurtzeko hainbat jolas, beraz, ez galdu aukera jolas berriak ezagutzeko eta animatu igande goiza familia giroan primeran pasatzera!

 

martxoa (1)

EUSKARA ETA FEMNISMOA BIDADE

Feminismoa eta euskara bidaide

Martxoa Feministarekin jarraituz, datorren astelehenean martxoak 27, arratsaldeko 19:00etan feminismoa eta euskara bidaide hitzaldia egongo da Irizar Jauregian. Hizlari bezala Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Eskisabel Larrañaga arituko dira.

Bada zer ikasi eta hausnartu gai honen inguruan, beraz, ez galdu aukera eta gerturatu!

EUSKARA ETA FEMNISMOA BIDADE

 

 

MARTXOA GAZTELEKUAN

XABALOTE GAZTELEKUA

Oraindik martxoko 2 asteburu daude Xabalote Gaztelekuan pentsatutako ekintzez gozatzeko. Bertan egoten diren gazte eta hezitzaileek, ekintza dotoreak prestatu dituzte.

Gerturatu Xabalotera!!!

20170315_120302_1489593250862

Ludotekako hezitzaileak esperientzia kontatzen

Kurtso honetan zehar Bergarako ludotekan, haurren iritziak jasotzeko asmotan dinamika ezberdinak burutu dituzte. Aurrera eramandako ekintza hau positiboki baloratu dute bai haur zein hezitzaileek.

Izandako emaitza ona ikusita eta esperientzia hau beste ludoteka batzuetara zabaltzeko asmotan, aste honetan Bergarako hezitzaileak Aretxabaletan izan ziren Gipuzkoako beste hainbat herritako ludotekei egindakoa aurkezten. Bertaratutakoen artean ere harrera bikaina izan zuen ekimenak.

Ea Bergarako ludotekan bizitakoa beste herri batzuetara ere zabaltzen den!

20170315_120302_1489593250862

IMG_3227

Egunero daukagu zerbait Oxirondoko ludotekan

Aste honetan ere hainbat ekintza egin dituzte Oxirondoko ludotekan. Astelehenean txokolatezko pastela egin zuten. Martitzenean eskaladako materiala ezagutzen ibili ziren neska mutikoak. Eguaztenean etxetik ekarritako kamisetak margotu zituzten errotulagailu berezi batzuekin eta eguenean jai dominikarra izan zuten.

IMG_3193IMG_3194IMG_3195IMG_3204IMG_3216IMG_3209 IMG_3227IMG_3255IMG_3256IMG_3261