Monthly Archives: martxoa 2017

MARTXOA

Txapligu, ekintzaz beterik martxoa

Txapliguko haur eta hezitzaileen artean osatu dute martxoko programaketa. Oraingo honetan ere gustu guztietara egokitzen diren ekintza ugari egongo dira hilabete osoan zehar.

Animatu eta gerturatu asteburuetan lagun artean primeran pasatzera!

 

MARTXOA

03.- MARTXOA 2017

Martxoko euskararen bozgorailua

Martxoko euskararen bozgorailua: “Hemendik urte batzuetara, denok erdaraz arituko gara euskaraz ari garelakoan”

03.- MARTXOA 2017

kartelorokorraMARTXOA

Martxoko ludoteketako ekintzak

Angiozar, Bergara eta Osintxuko ludoteketako haur eta hezitzaileek ekintza ugari egingo dituzte martxoan zehar.

Gerturatu ludotekara eta gozatu!

Osintxu martxoa Bergara martxoa Angiozar martxoa

 

uztaberria-kartela-web

Errigoraren “uztaberria”

Berrikuntzaz beterik bueltan da Nafar hegoaldeko uzta Errigoraren eskutik. Oraingo honetan olio eta kontserben eskaera behin eskatu beharko da nahiz eta gero bi txanda ezberdinetan jaso.

Eskaera egiteko unean aukera ezberdinak daude bai olio zein kontserbetan. Izan ere, produktu arruntak edo ekologikoak daude prezioaren arabera bereizita.

Eskaera egiteko epea martxoaren 1etik 14ra bitartean izango da Jarduneko bulegoan edota Errigorako webgunean. Behin eskaera eginda, olioa apirilean jaso eta ordaindu beharko  da eta kontserbak aldiz ekaina hasieran.

 

Informazio gehiago hemen: https://www.errigora.eus/uztaberria