Monthly Archives: abendua 2018

IMG_7414

Azaroa Bergarako ludoteka

Konturatu orduko…abendua! Berehala joan zaigu azaroa ere, baina ez edonola. Ekintza mordo bat egin ditugu azken hilabetean zehar: Euskaraldia, abilezia jolasak, festa mexikarra, genero indarkeriaren eguna, udazkeneko landaketak, eskulanak, sukaldaritza eta askoz gehiago! Ea abendua ere horren dibertigarria den!

IMG_7356 IMG_7394 IMG_7414 IMG_7161 IMG_7418 IMG_7023 IMG_7135 IMG_7056 IMG_7485 IMG_7251

ABENDUA

Abendua ludoteketan

Hemen dauzkazue Bergarako hiru ludoteketan abendurako prestatu dituzten egitarauak ikusgai.

Animatu eta gerturatu!

Osintxu abendua Bergara abendua Angiozar abendua

quesito berdea

Euskal Triviala

Euskal Triviala bueltan da berriz ere. Euskaraz jolastu eta gozatzeko aukera bikaina da honako hau, gainera bide batez, Bergarari buruzko ezagutzak lantzeko aukera eskaintzen digu jolas honek.

Parte hartzeko oinarriak:

-Edonork parte har dezake, banaka edo taldeka (gehienez 4 kide)

-Parte hartzaile bakoitzak behin bakarrik parte har dezake

-Parte hartzaileen adinaren arabera 3 kategoria egongo dira:

.A kategoria: LH 4, 5 eta 6

.B kategoria: DBH eta Batxilergoa

.C kategoria: 18 urtetik gorakoak

-15 galderako galdetegiak bete beharko dira

-Galdetegiak bete eta kutxetan sartzeko epea abenduaren 18an bukatuko da. Erantzunak sartzeko kutxak ikastetxeetan, Udaletxean, Udal Liburutegian, Agorrosinen, Angiozarren eta Osintxun daude.

-Parte hartzaileen eta asmatzaileen artean (gutxienez 12 erantzun zuzen) sariak zozkatuko dira abenduaren 19an.

-Sariak Elkar megadendan euskarazko kultur produktuak erosteko 20 euroko bonoak izango dira. Taldean parte hartzen bada, 10 euro pertsona bakoitzeko.

Animatu eta parte hartu!

Euskaraldiaren amaiera ekitaldia

Gaur emango zaio bukaera Euskaraldiari. 11 egun ahaztezin izan dira eta merezitako amaiera ekitaldia izango da gaur 19:00etan Seminarixoa aretoan.

Zatoz ahobizi eta belarriprest agurtzera!

WhatsApp Image 2018-12-03 at 10.30.45

kartela LIBURUAK MERKEAGO (1)

Euskarazko literatur liburuak merkeago

Euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpainaren baitan, abenduaren 10etik 15era bitartean Bergarako Elkar Megadendan erosten diren euskarazko literatur liburuak merkeago erosteko aukera egongo da. Izan ere, epe honetan egindako liburuen erosketen txartela Jarduneko bulegora ekarriz gero, deskontua abonatuko da.

Helduen literaturan: %50

Gazteen literaturan: %30

Haur literaturan: %15

*Gehienez 2 liburu pertsonako.

Animatu euskaraz gozatzen jarraitzera!

 

kartela LIBURUAK MERKEAGO (1)

12

Abenduko bozgorailua

Euskaraladia Bergaran!!

Guztira 3423 parte hartzaile. Horietatik 2833 ahobizi eta 590 belarriprest!

Zorionak!!!

12