Monthly Archives: abendua 2019

Domeketan familian gozatzen
Pasa den abenduak 20an Domekak familian gozatzen egitasmoa izan zen Oxirondo azokan. Familia asko gerturatu ziren, eta bertan, eskulanak medio, gabonetako apaingarriak egiteko aukera izan zuten.

Gabonetako jolas parkea
Aurten ere gabonetako jolas parkeak izango ditugu. Abenduaren 26 eta 27an Udal pilotalekuan eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an, Labegaraietako polikiroldegian. Bi jolas parkeak 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik.
Udalak antolatutako ekintza honetan, Jardun Euskara Elkarteko hezitzaileak egongo dira bertan lanean. Gerturatu eta gozatu!

Gabon zoriontsuak!
Jardun Euskara Elkartearen izenean: Gabon zoriontsuak eta urte berri on!
Gaurtik, eta urtarrilaren 7ra bitartean, bulegoa itxita izango dugu gabonetako oporrak direla eta, beraz, bueltan ikusiko dugu elkar!
Ondo izan!

Osintxuko ludoteka
Gabonak gertu ditugula, Osintxuko ludotekako haur eta hezitzaileek gabonetako postalak egin dituzte, Olentzerori gutuna idatzi eta gabon kantekin ibili dira burubelarri.
Osintxuko ludotekako haur baten gurasoa bertara gerturatu eta abesti ezberdinak zeiñu hizkuntzan irakatsi eta haurrak esperientzia polit hau bizitzeko aukera izan dute.

ABENDUKO EKINTZAK BERGARAKO LUDOTEKAN
Kaixo familia eta lagunak:
Ludotekan gauza asko egin ditugu abenduan zehar: azoka apaintzeko eskulanak egin ditugu, lagun eskutuarentzarentzat oparia, euskararen eguna ospatu dugu, marokoar festa, mahai jolasen eguna,…
Honekin urrengo urtera arte agurtzen gara! Ondo pasa oporrak!!

Kokoxa antzerki taldearen GU antzezlana seminarixoan
Bihar, abenduak 19, Kokoxa antzerki taldearen GU antezlana izango duzue ikusgai bergarako Seminarixoan gaueko 22:00etan. Emanaldia doainekoa izango da baina sarrera hartzea komenigarria da, horretarako leihatila emanaldia baino ordubete lehenago irekiko dute.
Animatu zaitezte!

Helduen antzerki eskola


JAI MAROKOARRA OSPATU DUGU BERGARAKO LUDOTEKAN
Sallam alaikum familia:
Atzo, abenduak 17 astelehena, oso egun berezia bizi izan genuen bergarako oxirondoko ludotekan. Guraso batzuk ludotekan marokoar festa berezi bat antolatu zuten ludotekako erabiltzaile guztientzat.
Denetarik egiteko aukera izan genuen, Marokoko jantzi tradizionalak probatu, bertako pasta goxo batzuk egin, hennarekin eskuak margotu, tea eta pasta ezberdinak probatu genituen,…
Eskerrik asko bihotzez lan guzti hau aurrera eraman zenuten guraso eta familia-kide guztiei. Baita ere parte hartu zenuten gainerako guraso eta tutore guztiei. Eskerrik asko guztioi.
Sallan alaikum familia:
Ayer, lunes 17 de diciembre, celebramos un día muy especial en la ludoteca de Bergara. Algunas madres organizaron una fiesta marroquí para todos los miembros de la ludoteca.
Hicimos todo tipo de actividades: probarnos trajes tradicionales, hicimos pastas típicas de marruecos, nos pintaron las manos con henna, probamos te y comimos diferentes pastas,…
Muchísimas gracias por llevar acabo esta actividad a todas las madres y familiares. También a todos los padres y tutores que participasteis en este día. Muchas gracias a todos/as.

Domeketan familian gozatzen
Abenduaren 22an, “Domeketan familian gozatzen” izango dugu goizeko 11:30etik 13:30era bitartean Oxirondoko gune librean. Bertan sukaldatzeko eta gabonetako apaingarriak egiteko aukera izango dute familiek.
Animatu zaitezte!!

Amodiozko gutun eta esaldien lehiaketa
Hemen da, beste urte batez, amodiozko gutun eta esaldien lehiaketa. Aurten gutunen XXVIII. edizioa ospatuko da, esaldiena berriz, IV.a.
Gutunak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 6a izango da. Esaldiak whatsappez edo mezuz bidali beharko dira urtarrilaren 17a baino lehen.
Animatu maitasunez beteriko lehiaketa honetan parte hartzera!
*Jarraian informazio guztia: