Monthly Archives: ekaina 2020

Uda Aktiboa 2020
Gaur, hasiera eman diogu Udalak, Guraso elkarteek eta Jardun Euskara Elkarteak elkarlanean aurrera ateratako Uda Aktiboa 2020 programari.
https://www.bergara.eus/eu/node/14624?fbclid=IwAR3zGHicGCBtQIP_59jUD4YH77PDO1b7KVxte1lR0Ljor7PICIATK1GhZBk

Errigorako olio eta kontserbak
Hemen dira Errigorako olio eta kontserbak. Zuen eskaerak jasotzera pasatzen joan zaitezkete. Esan bezala, bulegoa goizez soilik zabalduko dugu momentuz, 9:00etatik 13:00etara bitartean.

Euskal Tribiala
*EUSKAL TRIBIALA*
COVID-19ak eragindako larraildi egoeraren ondorioz, udaberriko euskal tribiala modu digitalean egitea pentsatu dugu.
Galdetegian Jarduni buruzko galderak aurkituko dituzue, *10 galdera* hain zuzen ere.
Hauetatik 7 zuzen asmatzen dituzuenen artean **Euskal produktuz osatutako Jardun euskara elkartearen poltsa* zozketatuko da.
Jarraian parte hartzeko esteka eta oinarriak aurkituko dituzue:
Eskerrik asko eta zorte on!!
*OINARRIAK*
Bergaran jaio, bizi edo lan egiten duen edonork parte har dezake.
Parte hartzaile bakoitzak behin bakarrik parte har dezake.
10 galderako galdetegiak bete beharko dira.
Parte hartzaileen eta asmatzaileen artean (gutxienez 7 erantzun zuzen) saria ekainaren 19an zozketatuko da.
Saria Euskal Herriko produktuak.
Parte hartzeko esteka: https://forms.gle/71Hkj1draiBHbFCT9

Ekaineko euskararen bozgorailua
Ekaineko euskararen bozgorailua:
“Eta hemen bildu den indarraz, grinaz eta poz taupadaz, herti hau sortzen segi dezagun euskaratik eta euskaraz”
Maialen Lujanbio Zugasti