Monthly Archives: azaroa 2020

Erraiak dokumentala eta solasaldia
Datorren hilabeteko planekin jarraituz, hemen beste bat:
“Erraiak” Irrintziari buruzko dokumentalaren emanaldia, abenduaren 11n arratsaldeko 18:30etan Bergarako Kartzela Zaharrean. Emanaldi ostean solasaldia Ekain Martinez Lizarduikoa dokumentaleko zuzendariarekin.
Sarrera doan. Sarrerak, 30 izango dira guztira eta, emanaldia baino 30min lehenago banatuko dira Kartzelan bertan.

PETTI bakarka
Abendua planez josi dugu Jardun Euskara Elkartean, urteari amaiera ezinhobea emateko asmoz. Plan hauen artean PETTIren bakarkako kontzertua lotu dugu.
Abenduaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan Seminarixoan izango da, sarreraren prezioa 5€.
Sarrerak Jardun Euskara Elkartean salduko dira. Aurrez saltzen ez direnak, kontzertuaren egunean, ordubete lehenago salduko dira leihatilan.

Osintxuko ludoteka. Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna
Gaur, azaroak 25, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da eta Osintxuko ludotekan lanketa berezia egin dute honen inguruan.

Bingo Herrikoia. Euskaraldia
Jada badira egun batzuk Euskaraldia martxan jarri zela. Honek zenbait ekintza berri ekarri ditu Abendura begira eta lehena “Bingo Herrikoia” izango da.
Abenduaren 1ean, asteartean, arratsaldeko 18:30ean izango da ONLINE formatuan.
Saria: Euskal Herriko produktuen sorta.
Gutxienez 8 lagun eta gehienez 15 apuntatu daitezke.
Izena eman nahi baduzu, jarri gurekin kontaktuan jardunkultura@topagunea.com helbidera idatzita edo 943 76 36 61 telefonora deituta.
Animatu zaitezte, dibertigarria izango da!!

Euskarazko Irakurzaletasuna Bultzatzeko Kanpaina
Laister jarriko da martxan Euskarako Irakurzaletasuna Bultzatzeko Kanpaina… parte hartzeko informazio guztia hurrengo irudietan.
Animatu eta euskaraz irakurri!!

Bergarako Ludotekak
Azkenaldian Oxirondo, Osintxu eta Angiozarko ludoteketako haur eta hezitzaileak, ekintza ugari egiten ari dira. Argazkietan ikus daitekeenez, gustura dabiltza!
Aurrera goaz eta aisialdiaz gozatzen jarraituko dugu!

XXIX. Amodiozko gutunen eta V.Amodiozko esaldien lehiaketa
Hemen da, beste urte batez, amodiozko gutun eta esaldien lehiaketa. Aurten gutunen XXIX. edizioa ospatuko da, esaldiena berriz, V.a.
Gutunak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 6a izango da. Esaldiak whatsappez edo mezuz bidali beharko dira urtarrilaren 15a baino lehen.
Animatu maitasunez beteriko lehiaketa honetan parte hartzera!
*Jarraian informazio guztia:
Aurreko urteko irabazleak. Izar, Ainara eta Karmele.

Belastegi#36
Bueltan dugu kataian egitasmoa eta oraingo honetan Maren Belastegi Guridi, bergararrak, eskeini dizkigu zenbait hitz. Hain zuzen, berak, konfinamendu garaian zaintza saretik sortutako “Etxetik Euskaraz Berriketan” egitasmoan parte hartu zuen dinamizatzaile gisa. Hemen egitasmo honi buruzko bere erreflexioa:
ETXETIK EUSKARAZ BERRIKETAN
Martxoan goizetik gauera etxera bidali gintuzten, ondorioz gure eguneroko bizitza
goitik behera aldatu zen.
Euskal Herriko hainbat herritan boluntario sareak jarri ziren martxan, baita Bergaran ere. Sare hauen helburua herritarrak laguntzea izan da arlo
ezberdinetan: erosketak egiterakoan, haurren zaintzan, osasun mentalean…eta baita ere hizkuntza ohituretan.
Hainbat haur eta nerabeei euskaraz aritzeko aukera asko murriztu zitzaiela ikusita , zaintza saretik pentsatu genuen aukera bat litzatekela “Etxetik
euskaraz berriketan” programa martxan jartzea.
Haur eta nerabeekin astean behin edo bitan bideo deiak egiten genituen. Lehenengo deia ezen erraza izan baina behin aurkezpenak eginda, taldean oso giro polita sortu zen.
Boluntarioentzat oso aberatsa izan da, konturatzen zara zein zorte daukagun gure egunerokoan euskaraz bizitzeko aukera dugulako. Familiek ere, asko eskertu dute, beraientzat ere garrantzitsua da euren seme-alabek euskara praktikatzeko aukera izatea.
Orain berriz eskolara itzuli dira, seguru nago uda aurretik egindako bideo deiak arrastoa utzi dutela.
Espero dut hemendik aurrera ere, haur eta nerabe hauek euskara praktikatzen jarraitzeko aukera izatea.

Xiberoko ikastolen aldeko saski salmenta
Abian da Xiberoko ikastolen aldeko saski salmenta. Eskaerak egiteko bi aukera daude: online www.ikaskoli.eus orrialdean edo jardun euskara elkarteko bulegoan bertan edo telefonoz 943763661 605712469 zenbakietara deituta. Saskien banaketa Abenduaren 10-11 bitartean egingo da.
* Informazio guztia: www.ikaskoli.eus

Eman izena Gurasolagun egitasmoan
GURE ETXEKO HIZKUNTZ OHITURETAN GEU GARA EREDU!!
Eman izena Gurasolagun egitasmoan!!
Baina zer da Gurasolaguna?
Euskaraz berba egiteko ohitura duten guraso eta tutoreak eta mintzapraktika egin nahi dutenak biltzen dituen programa da.
Ikastetxeko guraso edo tutoreak beste guraso edo tutoreekin biltzen dituen berbalagunaren aldaera da. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago eta astean zehar izanik, umeak ikastetxean dauden bitartean edo ostean antolatu daiteke.
Helburua giroa euskalduntzen laguntzeko, hizkuntza ohiturak aldatzeko edota ikasten ari diren gurasoei euren euskara-maila hobetzeko aukera ematea da.
Parte hartzeko baldintza: euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.
Eman izena beheko formularioa betez eta … ongi etorri Gurasolagunera!
https://forms.gle/8nyF21RQq6Qi2JEb8