Monthly Archives: urria 2021

Arimen kandela, misterio jolasa_Gau Beltza
Gau Beltzaren bueltan egiten gauden ekintzak martxa onean doaz. Atzo, AIDAU haurren zerbitzuan egindako Misterio jolasean parte hartu zuten haur eta gaztetxoak primeran aritu ziren.

Errigora Otarrak






Tailerrak_Gau Beltza
Gau Beltzean girotutako tailerrak egingo ditugu. Horretarako zuen kalabazak, izara zaharrak…ekarri eta gurekin batera prestatuko duzue urriaren 30ean ospatuko dugun GAU BELTZA eguna!

Arimen kandela misterio jolasa_Gau Beltza
Atzo esan bezala, hemen duzue, Gau Beltzarako prestatu dugun egitasmoko lehen ekintza: “Arimen kandela” misterio jolasa.
Urriak 20an izango da, datorren asteazkenean. LH 3, 4, 5 eta 6. mailakoentzat zuzendutako ekintza da eta bi txanda egongo dira.
1.Txanda: 17:15
2.Txanda: 18:30
Ekintzetan izena emateko gerturatu zaitezte Oxirondo azokako azken solairura urriaren 19a baino lehen.

Gau Beltza
Jardun euskara elkarteak sustatuta, Gau Beltzaren antolaketan parte hartu dute Udalarekin batera eragile hauek: Bedelkar, AIDAU haurren zerbitzua, Bergara Herri Hezitzailea, Txapa irratia, Musika Eskola, San Joxepe Elkartea, Ugutz Tours, gaubeltza.eus eta Ndank Ndank.
Bihar emango dizuegu, zehatzago, Gau Beltzerako antolatu dugun egitaraueko lehen ekintzaren berri!!
“Xanguli Manduli
Kikirrikiii
Emon goxokiak guri…”

AIDAU_haurren zerbitzua
Dakizuen bezela, AIDAU haurren zerbitzua martxan jarri genuen irailaren amaieran eta jadanik haurrak gerturatzen ari dira bertan eskeintzen ditugun ekintza ezberdinetan parte hartzera eta beraien iritziak eman eta beraiekin ekintza ezberdinak egiteko eta sortzeko.
Guztiok aisialdi euskaldunaz gozatzen jarraitzeko asmoarekin lanean jarraituko dugu!

Mintzalagunak Santa Katalina Lorategi botanikora
Debagoieneko mintzapraktika batzordeak Arabako Trespuntes herriara irteera antolatu du. Bertan, mintzalagunek Santa Katalina lorategi botanikoan barrena bisita gidatua egiteko aukera izango dute.
Bertako paraje ederraz gozatu eta landaretza anitza ezagutzera gonbidatzen ditugu berbalagunak!

Lazkano#41 “Desobedientzia”
Asier Altunak azkenekoz Joxe Lazkanori luzatu zion kataia. Aroztegi aretoan, Urriaren 1etik Xra biatartean izango den insumisio mugimenduaren erakusketaren harira zera galdetu dio: zein leku dauka edo edukibeharko luke desobedientziak?
Joxek zera erantzun dio:
Desobedientzia
Kataiari jarraitzeko, desobedientziak zer leku daukan edo eduki beharko lukeen galdetu didate, eta galdera zaila dela jakinda, nire iritzi xumea azaltzen ausartuko naiz.
Gaur egun, beste edozein garaitan bezala, desobedientzia zibila behar-beharrezko tresna dela uste dut. Lege eta errealitate ez zuzenen kontrako ekimenek beti izan dute, eta izango dute, gizarte justu eta hobe baten alde egiteko helburua; zoritxarrez asko dira aukerak: hirugarren munduari lagundu, ingurumena zaindu, emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatu…
Helburu horiek lortzeko bada giltzarri bat ezinbestekoa dena: zilegitasuna. Norberak uste duenean zerbait ez dela zuzena, ez duela zentzurik eta gizarteari kalte baino ez diola egiten, aurrera egiten du oztopoak oztopo; ezerek geldituko ez duen ziurtasunak mugak hausteko indarra ematen dio, kosta ala kosta lortuko du, zenbaitetan ordaina garestia bada ere.
Zilegitasuna oinarri, helburua lortzeko bideari imajinazioa eta baikortasuna gehituta, makina geldiezina bihurtzen da desobedientzia. Badira arazoak baikortasunetik eta umoretik heltzea oso zailak direnak, ia ezinezkoak esango nuke, baina posible denetan izugarri laguntzen du alde positibotik heltzeak.
Aroztegi aretoan antolatu den erakusketan desobedientzia zibilaren adibide bat topatuko duzue, 80ko eta 90eko hamarkadetan Bergarako neska eta mutil mordo baten ametsa.
Egia esan, garai hartan ideiak argi samar genituen. Ez zitzaigun ejertzitoa eta haren inguruak irudikatzen zuen gizarte eredua gustatzen. Hasieran, martzianoak ginela zirudien, ezinezkoa eskatzen genuen lau katu; baina, apurka-apurka, zilegitasuna, irudimena eta bide ez bortitzak erabiliz, gizartearen zati handi baten oniritzia jaso genuen, giza eskubideen aldeko lan bat egiten genuelakoan. Inolako zalantzarik gabe, esan behar da azkenean denon arteko lorpena izan zela; guk bakarrik ez genuen lortuko.
Azken batean, desmilitarizazioaren aldeko dinamika sozialak sortze nahi horretan, gure helburua ez zen soldaduska bertan behera uztea bakarrik, ezta ejertzitoak desegitea ere, baizik eta desobedientziaren ideia kontzientzia sozialean sartzea, sistema demokratiko batean dauden arrakalak zuzentzeko asmoz. Askatasun guneak irekitzea posible zela erakutsi ahal izan zen, eta lan dinamika koherente bati esker, errebelatzea posible zela ikusarazi zitzaion jendeari. Neurri batean, geroko zenbait ekimenetan islatu dela esango nuke.
Jarraipena izango duelakoan!!

Aiaraldea ekintzen faktoria
Pasa den larunbatean Aiaraldeako ekintzen faktorian izan ginen, Laudion. Topagunetik antolatutako bisita gidatuan, euskara ardatz nagusitzat duen Faktoria ezagutzeko aukera izan genuen. Proiektu oso interesgarria iruditu zaigu!