Monthly Archives: otsaila 2022

Amodiozko gutun eta esaldien lehiaketako epaimahaia
Amodiozko gutunen eta esaldien lehiaketak, Covid-19a dela eta, ez du sari banaketa presentzialik izango. Dena den, aste honetan zehar aurtengo edizioko irabazleak argitaratuko ditugu.
Aurtengo epaimahaia hauek osatu dute:
EPAIMAHAIA NAGUSIA
Urtero literatura eta kultura inguruko pertsona ezagunez osatua egoten da epaimahaia. Hau da, normalean idazle, bertsolari eta kantariz osatua.
o JOSU ZUBIA MARKULETA: Pailazo, musikari eta sortzailea
o EKIÑE CASADO: Abeslaria
o MIKEL ETXABURU OSA: Idazlea
o MAIIALEN AKIZU BIDEGAIN: 2021eko irabazlea
EPAIMAHAI GAZTEA
ARANZADI IKASTOLA: MAREN UNAMUNO MARTINEZ eta MADDI LAZKANO
EZPELETA PEREZ
IPINTZA INSTITUTUA: ALAINE EGIZABAL ZABALETA eta JUNE ARANDO
SALABERRIA
Dagoeneko elkartu dira eta guztien artean adostu dituzte irabazleak.

Asteburuko ekintzak_Txapligu
Txapliguko gaztetxo eta hezitzaileak asteburu honetan San Blas opilak egin dituzte. Gustora asko ibili dira!

Urtarrila AIDAU haurren zerbitzuan
Kaixo familia:
Urte berria gogotsu hasi dugu AIDAUn. Ekintza ezberdin ugari egin ditugu: dinolab escape room-a, esperimentuak, sukaldaritza tailerrak, kluedo, altxorraren bila,… Hemen dituzue ekintza ezberdinetako argazki batzuk!!

Otsaileko ekintzak_Txapligu
Bagatoz Txapliguko otsaileko ekintzekin. Ekintza ugari eta ezberdinak pentsatu dituzte haur eta hezitzaileen artean. Zapatu eta domeka arratsaldetan, Oxirondo azokan egoten gara. Gerturatu!

Otsaileko Euskararen Bozgorailua
Otsaileko Euskararen Bozgorailua:
“Hizkuntza erabiltzen badugu, ikasteko beharra piztu egingo da besteengan ere” Carme Junyent