Monthly Archives: martxoa 2022

20220331_100956

Bergara Oinez 2022

Martxoaren 31an abiatu dugu Bergara Oinez ekimeneko lehen irteera JARDUNEk antolatuta. Eguraldia lagun 35 pertsonek parte hartu dugu. Gaurko ibilbidean KORRIKARI keinua eginez ibilbide lasaia egin dugu Euskal musikaz animatuta.
Hurrengo irteera Apirilan 28an izango da goizeko 10etan Agorrosinetik irtenda.
20220331_100956 1648722205272 1648722205267
1648113148145

Siham eta Samiha-k eramango dute Jarduneko lekukoa KORRIKAN

Korrikarako motorrak berotzen jarraitzen dugu eta datorren apirilaren 1ean Bergaratik pasatzen denez, aurten Jarduneko lekukoa eramango duten taldetxoa ere prest daukagu.
Jardun Euskara Elkarteak Bergarako Udalarekin batera familientzako aholkularitza-proiektua jarri genuen martxan ikasturte hasieran. Proiektu honetako partaide batzuk izango dira lekukoa eramango dutenak Jardunen kilometroan. Proiektuaren helburu nagusia da gurasoei baliabideak eskaintzea seme-alabei euskararekin lagundu diezaieten eta eurak ere euskara ikasten hasteko. Ikastetxe ezberdinetako gurasoek hartzen dute parte proiektuan.
Elkarrizketatxo bat ere egin diegu Siham eta Samiha-ri ekitaldi honen inguruan. Oso pozik daude baita Layane, Mariam eta Fatima alabak ere.
Siham eta Samiha
276173041_10166433698715161_7125653727784859398_n

Erramu zapaturako zapiak salgai

Aupa denoi!!
Jardun euskara elkarteak Erramu Zapaturako zapiak atera ditu.
Zapiak dagoeneko salgai ditugu Jardun euskara elkartearen bulegoan 3 eurotan.
Jantzi euskaraz eta segi dezagun herri hat sortzen EUSKARATIK eta EUSKARAZ!!
Pasa zaitez zurearen bila!
276173041_10166433698715161_7125653727784859398_n
Laneskaintza-300x188-1

Lan eskaintza

Bergarako Jardun Euskara Elkarteak idazkari/administraria behar du amatasun baja betetzeko lanaldi erdiz.

Funtzio nagusiak:

-Ohiko idazkari lanak

-Diru kontuen kudeaketa

-Fakturazioa

-Zergen aitorpenak

-Diru-laguntzen eskaera eta zuriketak

-…

Eskatu eta baloratuko da:

-Euskara maila altua

-Ofimatikako ezagutza

-Kontabilitatean, fakturazioan ezagutza

-Gidabaimena eta autoa

-Esperientzia

Interesatuak aurkeztu curriculumak Jardunen (Errotalde jauregia) edo bidali jardun@topagunea.eus helbidera. Curriculumak bidaltzeko azken eguna martxoak 30.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi edo deitu 943763661 telefono zenbakira.

XXVI. TXORIMALO ERAKUSKETA, kartela

Badator XXVI. Txorimalo Erakusketa

Badator XXVI. Txorimalo Erakusketa berrikuntza batzuekin!
Bakarka, familian, lagun taldean….parte har dezakezue eta guztiak Erramu Zapatu egunean egongo dira ikusgai Ibargarai kalean. Gainera, parte hartzen duten txorimaloek eramango duten euskararen inguruko lema aproposena bozkatzeko aukera izango du herritar orok, Erramu Zapatu egunean.
Elkartu eta animatu zaitezte txorimaloa egitera!
XXVI. TXORIMALO ERAKUSKETA, kartela Oinarriak 1_001
Aitor 010

“Turnoka” film laburraren zuzendaria den Aitor Alberdiri elkarrizketa

Astebete besterik ez da falta, Bergaran, Laburbirako azken edizioa gozatu ahal izateko. Honen harira, egitarauaren barruan aurkitzen den “Turnoka” film laburraren zuzendaria den Aitor Alberdiri elkarrizketa txiki bat egiteko aukera izan dugu.

Hemen duzue:

1-NOLA SORTU ZENUTEN PROIEKTORS SORMEN TALDEA? NOLATAN HASI ZINEN PROIEKTU HONETAN?
Beharbada bigarren galderatik hasiko naiz, 2015ean Leintz Gatzagako etxe zahar bateko ganbara batean zinema proiektore batzuk eta film zahar batzuk aurkitu nituen.
Aurkikuntzarekin harrituta, hura aztertzea erabaki nuen. Material horren jabea aurkitzen saiatu nintzen, eta film horiek ikusteko modua bilatzen hasi nintzen. Zoritxarrez, pertsona hori hilda zegoela jakin nuen. Eta pelikulak ikusteko edo, Super 8 proiektore bat aurkitu behar nuen, edo, bestela, Gatzagako ganbaran aurkitutakoak konpondu beharko nituzke.
Prozesu horretan, Jesus Maria Agirrek eta biok Eibarren ezagutu genuen elkar. Makina horien konponketan aditua izateaz gain zinemaren mundua ondo ezagutzen du. Gatzagako proiektoreetako bat konpontzea lortu genuen eta azkenean aurkitutako filmak ikusi ahal izan
genituen. Ikusitako materiala zoragarria zela iruditu zitzaigun. Eta horrekin zerbait egin zitekeela pentsatu genuen. Gutxienez, irudi haiek jaso zituen pertsonari errekonozimendua egitea. Uste dut momentu hau izan zela Proiektors taldearen hasiera.

2- ZER EGITEN DUZUE?
PROIEKTORSen nahiko jarduera dago: hainbat formatutako film analogikoak bilatzen ditugu (Super 8, 8mm, 16mm, etab.) eta 300 bat edo gehiago aurkitu ditugu. Era berean, film horiek ikusteko aukera ematen diguten zinema-proiektoreak berreskuratu eta konpontzen ditugu. Une honetan 50 unitate inguru ditugu, 1936 eta 1980 artekoak. Zine proiektore guzti hauekin erakusketa bat diseinatuta daukagu herriz-herri eramateko prest. Euskal Herrian ezagutzen dugun bildumarik interesgarrienetariko bat izan daitekeela uste dugu, oso interesgarria. Lokalizatutako irudi eta film analogiko batzuekin, dagoeneko bi dokumental garatu ditugu. APODAKA (11 ́) Leintz Gatzagako irudiekin osatuta eta BERGARA 1965-85 Serafin Esnaolaren begirada (38 ́), Asier Altuna eta Migel Angel Elkoroberezibar ekin batera sortutako lana.
Seminarixoan aurkeztutakoa da eta seguraski besteren bat egingo dugula.

Bestalde, mota honetako zinema-proiektoreekin eta film analogikoekin lan egiten duten estatuko artista batzuei laguntza ematen ari gara, horrelako proiektoreei konponketak eta hobekuntzak eginez. Are gehiago, prototipo desberdinak egitea proposatu digute, proiektore horietara egokitzeko, beraz ideiak sortzen gabiltza. Gaur egun, HELMHOLTZ organoarekin bueltaka gabiltza.1960an Eibarrren sortutako musika tresna bat da. Eta joan den azaroan kontzertu handi bat antolatu genuen artista oso
ezagunekin. The Badass Project bergararrekin batera horri buruzko dokumental bat sortu dugu eta datozen asteetan ikusi ahal izango da “HELMHOLTZ BI HIRI, BI ORGANO” dokumentala.

3-ZERK ERAMAN ZAITU FILM LABUR BAT EGITERA? NOLAKO ESPERIENTZIA IZAN DA?
Aspaldi nuen ideia hau buruan. Uda batean gidoia idatzi ondoren, ordurako lortuta nituen irudi eta film analogikoekin film laburra egitea pentsatu nuen, baina hori ez zen posible izan. Beraz, nire irudiak grabatu behar izan nituen eta, ondorioz, proiektu bat sortu zen. Lagunekin ideia partekatu eta talde on bat osatzea lortu nuen; Etor Larrañaga, Iker Etxeberria, Asier eta Eneko Balzategi bergararrak, Josu Margusino abadiñoarra eta Ander Larrañaga gatzagarrekin batera. Hutsetik hasi behar izan genuen. Baina erronka handi bat izateaz gain, oso lan interesgarria izan zen. Askotan komentatzen dut, TURNOKA oso diru gutxirekin baina gogo handiarekin egindako lana dela.

4-ZER TOPATUKO DU IKUSLEAK “TURNOKA” FILM LABURREAN?
TURNOKA umore puntu batekin kontatutako 8 minutuko lanari buruzko istorio bat da. Deba bailaran bizi garenok oso ondo dakigu zer den txandaka edo errelebotan lan egitea. Bestalde, film labur honek lan mota desberdinak daudela erakutsi nahi du. Ia guztia Bergaran filmatuta dago eta nolabait, ikusizko eragina sortu nahi du, dialogorik ez du eta. Balza anaiek ekoitzitako musikak protagonismo handia hartu eta pelikulatik garraiatzen gaitu. Bestalde, Iker eta Etorren interpretazio-lana nabarmendu nahi nuke, itzelak dira!. Etorrek ekoizle gisa ere lan egin du nirekin.
5-KORONABISURAK KOLPE LATZA EMAN DU KULTURAN, NOLA IKUSTEN DUZU ETORKIZUNA?
Egia esan, pandemiak gogor jo du kulturaren mundua, eta oraindik ere hala jarraitzen duela esango nuke. Etorkizuna oso oparoa izango dela uste dut, lan asko sortzeko denbora eman baitu. Eta horiekin guztiekin gozatzeko unea iritsiko da!
6-ZERGAITIK DIRA BEHARREZKOAK LABURBIRA BEZALAKO EUSKARAZKO FILM LABURREN
ZIRKUITUAK?
Uste dut oso beharrezkoak direla film labur hauek ahalik eta publiko gehienarengana iristeko. Hedapen bide handi bat sortzaileentzat, gozada bat. Oso ondo legoke horrelako gehiago egotea!

 

Aitor 010 21 TURNOKA Kartela V3

22-Korrika_tokikom_700x700

KORRIKA Triviala

Gaurtik, martxoaren 14tik, apirilaren 10era bitartean martxan egongo da KORRIKAren inguruko galderekin sortu dugun Triviala. 👉Aurreko Trivialeko edizioetan bezala hiru kategoria egongo dira: LH, DBH eta Batxilergoa; 18 urtetik gorakoak.
👉Sari ezberdinak egongo dira jokoan, lehen bi kategorietan, irabazleen artean KORRIKAKO produktuz osatutako loteak zozketatuko dira. Azken kategorian (18 urtetik gorakoenean) berriz, Bergarako komertzioetan erabiltzeko 10€ko bi bono zozketatuko dira.
👉Oinarriak kontsultatu nahi badituzu edo parte hartu nahi baduzu, egin klik zure adinari dagokion estekan:
Animatu zaitezte eta parte partu!!
22-Korrika_tokikom_700x700

Badator KORRIKAko Triviala!

Dakizuen bezala, laister abiatuko da KORRIKA`22 Amurriotik Donostiara. Hain zuzen ere, martxoaren 31an lekukoak bere bideari ekingo dio.

Gu, aste honetan iragartzen aritu garen bezala, motorrak berotzen ari gara eta prestatu ditugun ekintzen artean KORRIKAKO Triviala aurkitzen da.

Hurrengo astelehenean, martxoak 14an, emango diogu hasiera. Hiru kategoriatan banatuta egongo da eta sari ezberdinak egongo dira jokoan.

Bi formatutan argitaratuko da KORRIKAko Triviala, Online eta paperean.

Astelehenean informazio gehiago, adi egon!!

 

22-Korrika_tokikom_700x700

Euskal triviala-goiko zatia horia

dec61a49-8a29-4e6f-b2ac-67d7157c6a29

Martxoak 8 Bergarako ludoteketan

AIDAU haurren zebritzuan, Osintxuko eta Angiozarreko ludoteketan ere, martxoak 8an inguruko lanketa egin dute haur eta hezitzaileek. Ipuinak, pista jolasak, muralak….

532a7e6d-fcea-40eb-8ed5-2bab6a960e69 9ec36fa6-1f15-456c-823b-cb37c8356a70 dec61a49-8a29-4e6f-b2ac-67d7157c6a29 bef78507-f1f6-4b82-99fc-1d5ac6770567 26865d46-f875-440f-aa41-8886662b6e1e 1646765361018 1646765361120

Egunkaria_Solasaldi_Bergara_2x4(k)_8510

“Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta” liburuaren aurkezpena

Jardun Euskara Elkarteak eta Olaso Dorrea fundazioak, beste eragile batzuekin batera eta KORRIKA kulturalaren barruan, “Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta” liburuaren aurkezpena antolatu dute datorren Martxoaren 21erako. Iluntzeko 19:00etan izango da, Olaso dorrean, eta bertan Juanmari Larrarte eta Egunkaria batzordeetako kideak izango ditugu solaskide.Egunkaria_Solasaldi_Bergara_2x4(k)_8510