Pasa den ostiralean, Jardun antzerki eskolako gaztetxoek emanaldi bikaina eskeini zuten Bergarako Seminarixoan. Hogei antzezle taularatu ziren eta aretoa lepo betetzea ere lortu zuten.
“Pijama jaia” eta “Karmaren hamabi arauak” izan dira beraiek sortutrako antzezlanak. Urte osoan zehar egindako lanaren emaitza oso polita izan dira bi antzezlan hauek.
Honekin guztiarekin ikasturteari amaiera ematen diogu Jarduneko antzerki eskolan.
Datorren urtean ikusiko dugu berriro elkar! Eta nola ez, euskaratik eta euskaraz lanean jarraituko dugu!