AEK-k 1980an lehenengo Korrika antolatu zuenetik 18 Korrika eta 34 urte igaro badira ere, euskararen alde antolatzen den ekitaldi jendetsu eta garrantzitsuenetako hau aurrera eramateko eta euskararen herria zeharkatu ahal izateko laguntza…
Egilea: jardun
Errigora-olioaren kanpaina
Errigora ekimenaren bitartez Nafarroa hegoaldeko oliba olio birjina lortzeko aukera ezin hobea da hau. Bertako produktuak eguneroko ohituretan txertatzeko aukera bikaina.
Eskaerak otsailaren 20tik martxoaren 4ra bitartean egin ahalko dira sarean, errigora.eus web orrian edo Jardun euskara elkartean.
Bertan behera Diskurtsoa lantzeko lan-talde irekiaren bilera (2015-02-10)
Martitzenean, Otsailak 10, Jardunen diskurtsoa lantzeko lan-talde irekia biltzekoa zen Bergarako kultur-etxean bilduko da iluntzeko 19:00ean. Bertan behera gelditzen da bilera hori eta informatuko dugu data berriaz hurrengo egunetan. Etorri nahi baduzu idatzi…
Aisialdiko lantaldearen bilera
Urtarrilaren 31an, goizeko 11:00etan Kultur etxean egingo du Jarduneko aisialdi lantaldeak hurrengo bilera.
Idazlaguna webgunea garatuko dugu auzolanean
Idazlaguna egitasmoaren web gunea auzoalnean garatu eta bide batez bakotzak bere webgunea edo bloga sortu ahal izateko saio irekia egingo dugu otsailaren 6an, arratsaldeko 17:00etan, Udaletxeko lehenengo solairuan.
25. urteurrenerako logo berria
Jardun euskara elkarteak 25 urte beteko ditu aurten. Hori dela eta, urteurrenerako lema eta logo berritua izango ditu. Lema 3,2,1… Jardun! izango da eta orain logoa aukeratzeko prozesuan gaude. Laster izango duzue irudi berria ikusgai. Ea zuen gustukoa izaten den!
Bihar larunbata bilduko da aisialdiko lantaldea
Gogoeta prozesuaren emaitzetako bat 4 lantalderen sorrera izan zen. Lantalde hauetako bat aisialdiarena da eta talde hau, lehendabizikoz, bihar, abanduak 20, larunbata, 11:00etan elkartuko da Kukltur etxean. Lantalde honetatik bi lan ildo…
Gogoeta Prozesua: “3, 2, 1… Jardun!”
Azken hogeita bost urte hauetan Bergaran euskararen egoera (ezagutza eta erabilera nehurgailu ezberdinak kontuan hartuta) izaten ari den bilakerak kezkaturik batetik, eta Bergarako euskalgintzarenbilakaeraz eta egoeraz (Jardun euskara elkartearena bereziki) hausnartzeko une egokia izan zitekeela jabeturik bestetik, gogoeta prozesu bat abian jartzea erabaki zuen Jardun euskara elkarteak.
PLAZETAKO EUSKAL DANTZEN IKASTAROA
Jardun euskara elkarteak antolatu duen euskal dantzen ikastaroaren berri eman nahi dizuegu. Ikastaroa urtarrilean hasi eta ekainean amaituko da. Ikastaroan, fandangoa, arin-arina, trikitixa, porrusalda, aurreskua eta banakoa erakutsiko dira.
EUSKARAREN KATE HAUTSIAK liburuaren aurkezpena eta berbaldia
Bergarako Jardun euskara elkarteak antolatu duen HITZALDI baten berri eman nahi dizuegu. EGUNA: Azaroak 26, asteazkena LEKUA: Bergarako Irizar jauregian z/g ORDUA: 19:00etan Hitzaldiaren izenburua “EUSKARAREN KATE HAUTSIAK” da eta hizlaria Dabid…
