Ez galdu aukera eta eskatu Olentzerori liburuak!
Jardun euskara elkarteak eta Bergarako Udalak, Udal Liburutegiaren laguntzarekin, urtarriletik aurrera literatura solasaldiak antolatzen jarraituko dugu. Mikel Antza dinamizatzaileak gidatuko ditu eta euskaraz izango dira, hilean behin arratsaldeko 18:30etik aurrera Irizar jauregian.
Saio hauetan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea komeni da Jardun euskara elkartean (Oxirondo plaza 2,1. Solairua – 943763661/605712469 – jardunkultura@topagunea.eus) edo Bergarako Udal liburutegian (Errotalde jauregia z/g – 943779162).
Urtarrilean Iturriaga, Cano erta Larratxeren “Ni ez naiz Mikel Laboa” komiki liburuarekin ekingo diogu saio hauei. Liburua nahi izanez gero Udal Liburutegia eskura dezakezu. Beraz, Olentzerori eskatzen ez badiozu, ez da beharrezkoa liburua erostea.
Neguko solasaldiak
- Urtarrilaren 22an: Ni ez naiz Mikel Laboa (Iturriaga, Cano eta Larratxe).
- Otsailaren 19an: Maitasun kapitala (Karmele Jaio).
- Martxoaren 19an: Fiesta. Eguzkia jaikitzen da (Ernest Hemingway).
