Kaixo kaixo:
Aurreko astean zehar hainbat ekintza burutu genituen, giro ona zegoenez, irabiatuak egitera animatu giñen. Asko gozatu zuten frutarekin irabiatuak egiten, platanoa, marrubiak eta sagarra nahastu genituen. Indarrak batu ostean, dantza eta dantza aritu giñen ludoteka isteko garaia heldu zen arte.
EGUAKITZEAN OXIRONDONGADAK
Eguakitzean, lehiaketa estiloko saioa egin genuen; taldeka jarri eta galderak erantzun behar zituzten. Galderak ondo erantzunez gero, bukaeran prestatu behar zuten pintxoarendako osagaiak lortzen zituzten. Pintxo goxoak egin zituzten eta azkenean, arratsaldea ziztu bizian pasatu zen.