Jardun euskara elkarteal IDEIA LEHIAKETA bat martxan jarri du. Lehiaketa honen helburua 2025ean euskara sustatzeko ekintza berri bat martxan jartze da.
OINARRIAK:
- 2008an edo lehenago jaiotako bergararrek parte har dezakete
- Banaka zein taldeka (gehienez 4 kide) parte har daiteke
- Jardunek Bergaran euskararen ezagutza/erabilera sustatzeko egingarria den ekintza bat proposatu beharko da.
- Ekintza Bergaran aurrez gauzatu gabea izan behar da (berria)
- Ekintzari buruz honakoak azaldu eta zehaztu beharko dira: ekintzaren/ideiaren izen edo izenburua, azalpen laburra, helburua(k), nori zuzenduta dagoen eta noiz/non/nola bideratuko den.
- Parte hartzaile bakoitzak nahi beste ideia aurkezteko aukera izango du.
- Ekintza proposamenak honako helbide honetara bidali beharko dira: jardun@topagunea.eus Ideia/ekintzarekin batera parte hartzailearen datuak (izen-abizenak, jaiotze data eta telefonoa) ere bidali beharko dira.
- Ideiak/ekintzak aurkezteko azken eguna 2025eko urtarrilaren 7a izango da
- Ideia/ekintza onenari saria: 150€.
- Epaimahaia Jarduneko kideek osatuko dute.
- Epaimahaiaren erabakia posta elektronikoz edo telefonoz jakinaraziko zaio irabazleari. Sare sozialetan eta tokiko hedabideetan ere emango da irabazlearen eta ideia onenaren berri.
- Epaimahaiak horrela erabakiz gero (ideia bideragarririk ez dagoelako) saria eman gabe gera daiteke.
- Informazio gehiago 943763661-605712469 telefono zenbakietan, www.jardun.eus webgunean edo jardun@topagunea.eus helbide elektronikoan.
Informazio gehiago:
943763661 / 605712469
jardun@topagunea.eus