Skip to content
Jardun Euskara Elkartea
Menu
  • Aurkezpena
  • Cookie Politika eta Konfigurazioa
  • Zerbitzuak
  • Lan Talde Irekiak
    • Aisialdia
    • Diskurtsoa
    • Parte-hartzea
    • Sensibilizazioa
  • Kontaktua
  • Egin zaitez bazkide!
    • Erabilera Baldintzak
Menu

Abajo#21 “artea, sormena, sorkuntza eta euskara”

Posted on 2017/07/20 by jardun

Ireneeee!! Kataian baino korapilo konplikatu batean sartu nauzula iruditzen zait.  Bestalde, nitaz gogoratzea eta nire iritzi -a- jakin nahi izateak pozten nau…  Baina esan beharra daukat zure galderari erantzun zuzenik ez dudala, gutxik  baitakite nola harraparazi euskararen erabilpenean. Gaur balio izan duenak, bihar agian ez du balioko, eta norberari balio dionak, baliteke, beste lagun bati ez funtzionatzea.  Ez dakigu ziur nola bideratu  edo zer den motibazio edo akzio eraginkorrena, baina badira hainbat hitz errepikatzen direnak:

herria,                    kultura,

ohitura,            kontsumo kritikoa,              etorkinak,

etorkizuna,                     aniztasuna,

euskalduntzea,            hausnarketa,

transmisioa,          ama hizkuntza,

atxikimendua,                               jarrera,

borroka,                          kontzientzia,

sentimendua,          hautaketa,                aisialdia,

gozamena,                  maitasuna. . .

Eta orain Irenek botatako galderan beste kontzeptu batzuk plazaratzen  dira: ARTEA- SORMENA- SORKUNTZA.

Egia al  da arteak, sormenak, sorkuntzak euskararekiko maitasuna indar dezakeela? Eragiten du sormenak, beraz, hizkuntza joeran?

Galdera jasotzean eta hiru termino hauek azaltzean, niretzat, ez datoz bat.

Arteak bere hizkuntza du, hau da, komunikatzeko eta “kontzeptualizatzeko” era propioa. Komunikazioan ekoizpena dago alde batetik, eta hau irakurtzeko gaitasuna bestetik.

Sorkuntza berriz, prozesu baten ostean gertatzen den “miraria” da (norbanako fedearen arabera), zerbaiten emaitza dela esan dezakegu.

Sormena ordea, toki guztietan dagoen energia potentziala da. Denok dugu sortzeko ahalmena, gai-tasuna. Edozein ekintzari sormen kutsua eman diezaiokegu: janaria prestatzerakoan, janzterakoan, ibiltzerakoan, dantza egiterakoan, begiratzerakoan, idazterakoan, irakurtzerakoan … eta nola ez,  hitz-egiterakoan.

Nire ustez, sormena eta euskara eskutik helduta joan daitezke. Carl Rogers-ek esaten zuen bezala, sormen prozesua ekintzak harremantzako beste era bat da (begiratzeko, egiteko, irakurtzeko, sentitzeko … bide desberdina); alde batetik, norbanako batasunetik jaioa, eta bestalde, materia, gertaera, pertsona eta bizitzaren testuinguruagatik:

norbanako batasuna           –   euskalduna

materia                      –   euskara

gertaera                     –   hemen egotea

pertsona                     –   gu

bizitzaren testuingurua      –   euskara maitatzea

Adimen sortzailea ez da inoiz gelditzen, jakin- gose, jakin- egarri eta jakin – beharrean bizi da etengabe; eta jakintasunak, pasioa sentitzera eramaten gaitu eta pasioz egiten dena betikotasunean biziko da: maite-su, maite-gar.

Bota behar ditudan galderak Leire Iruinentzat dira, nire lagun- ezagun berriari; lehenik, euskaldun sutsua, konprometitua, fidela, aktiboa eta printzipio finkoak dituelako eta ondoren,  biok pasioa sentitzeko eta adierazteko era desberdinak ditugulako.

Udal ikuspuntutik nola ikusten duzue herri mailako euskararekiko pasio maila? Zein ekimen proposatzen dituzue ildo hortatik? Eta zuk, Leire bezala, zer ikusten duzu sugarra pizteko elementu interesgarritzat?

Elkarbanatu:

  • Twitter
  • Facebook
  • Email

Iruzkina uztera animatu! Cancel reply

Kategoriak

  • Aktak Aisialdia
  • Aktak Diskurtsoa
  • barnekoak
  • berriak
  • berriketan
  • Jardun gogoetan
  • kataian
  • lehiaketak

Talde Bazkide Laguntzaileak:




Kutxabank_07_col_pos


https://jardun.eus/wp-content/uploads/2024/12/Fagor-Automation-logoa-300x95.png

Egin zaitez idazlagun!

Twitter-en

@JardunEus(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • DATORREN ASTEAZKENEAN, MAIATZAREN 21EAN, MARLEN HAUSHOFER-EN “HORMA” LIBURUAREKIN HASIKO GARA UDABERRIKO LEHEN LITERATUR SOLASALDIA. ZATOZ!!
  • MAIATZAREN 22AN 19:00ETAN SEMINARIXOAN: JARDUN ANTZERKI ESKOLAKO GAZTETXOEN EMANALDIA SEMINARIXOAN
  • TXAPLIGUTIK LARUNBATEAN HONTZA EXTREM-ERA JOAN ZIREN
  • Azken egunak!!! Asteazkena, maiatzaren 14a, azken eguna Pentekoste jaietako zapirako marrazki eta lema lehiaketan parte hartzeko!!
  • Maiatzaren 14ra arte egongo da Pentekoste jaietako zapirako marrazki eta lema lehiaketan parte hartzeko aukera!!

Iruzkin berriak

  • Olatz(e)k Aidau haurren zerbitzuan egindako ekintzak urrian bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Poza#32 “Egunean Behin” | Jardun Euskara Elkartea(e)k Egunean Behin eta “Ariz-Ondo” bidalketan
  • ‘Euskararen aztarnak Sardinian’ hitzaldia eta liburu-aurkezpena, bihar, azaroak 15 asteazkena, Bergaran | Iruña-Veleia, egia ala gezurra?(e)k “Euskararen aztarnak Sardinian” liburuaren aurkezpena bidalketan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org
©2025 Jardun Euskara Elkartea | Design: Newspaperly WordPress Theme