Ludoteketako ikasturteari amaiera emateko, datorren ekainaren 13an, arratsaldeko 17:30etatik aurrera, apar festa izango dugu Oxirondoko plazan. Gerturatu familian eta arratsalde ederra pasako dugu elkarrekin!
Kategoria: berriak
MARIYA, DANEL ETA ALAZNE IZAN DIRA AURTENGO JAIXETAKO ZAPIEN LEHIAKETAKO IRABAZLEAK. ZORIONAK!!
Aukeratzea zaila izan arren, hauek izan dira aurtengo Pentekoste jaietako zapien lehiaketako irabazleak! Haurren zapirako marrazkia: ALAZNE ELORZA (60€) Helduen zapirako marrazkia: MARIYA BORISLAVOVA (100€) Bi zapiek eramango duten lema DANEL URRUTIAK…
ARKAITZ AMENABARREK IRABAZI DU OSINTXU EZAGUTZEN LEHIAKETA
Jardun euskara elkarteak 3. aldiz “Osintxu ezagutzen” lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honen helburua, besteak beste, Osintxuko leku, bailara, toponimia eta osintxuar ospetsuak ezagutzea da. Edizio honetako irabazlea Arkaitz Amenabarrek izan da!! Arkaitzek…
JARDUN-EKO JAIXETAKO ZAPIAK DAGOENEKO SALGAI!
Kaixoooo, badatoz Pentekosteak!!! Jaixetako zapixak dagoeneko salgai jarri ditugu herriko hainbat tabernetan (Euxebio, Irrintzi, Ganbara, Pol-Pol eta Arrano) eta Jardun euskara elkartearen bulegoan (Oxirondo plaza 2, 1. solairua). Zatoz azkar eta eskuratu…
IRITSI DA KANTATZEKO EGUNA…
Gaur kantujira herrikoia 12:30ean San Martin plazatik abiatuta!!
IGANDEAN KANTUJIRA HERRIKOIA 12:30ETAN SAN MARTIN PLAZATIK ABIATUTA. ZATOZ KANTATZERA!!
Jardun euskara elkarteak Bergarako Udalaren laguntzarekin ekainaren 1ean Kantujira herrikoia antolatu du. Ez dago zertan ondo abestu beharrean, ondo pasatzea da kontua!! Beraz, ez dago aitzakiarik gurekin abestera ez etortzeko!!
“ESNEAREN KOLOREKOA” LIBURUAREN INGURUKO LITERATUR SOLASALDIA EKAINAREN 18AN EGINGO DUGU
Udaberriko literatur solasaldiekin jarraituz ekainaren 18an, Nell Leyshon-en “Esnearen kolorekoa” liburuaren inguruko solasaldia egingo dugu Irizar jauregian arratsaldeko 18:30ean. Animatu!!
GAUPASA ANGIOZARREN
Pasa dan ostiralean, Angiozarko haur eta hezitzaileak, ludotekan pasa zuten gaua. Sekulako plana eta abentura!