Category Archives: berriak

Bergara Kantuan_Kantu jira herrikoia
Jardun Euskara Elkarteak Bergarako Udalarekin elkarlanean “Kantu jira herrikoia” antolatu du maiatzaren 14an, igandean. Bergarako San Martin plazatik abiatuko da 12:30ean.
Ekimen herrikoian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu!
Oharra: Maiatzaren 3an eta 10ean, asteazkenak, entseguak egingo dira San Joxepeko egoitzan, 19:00etan hasita.
Animatu zaitezte!!

Herri Urrats 2023
Urtero lez, AEDk, Loramendik, Pil-pileanek eta Jardunek autobus bateratua antolatu dugu, maiatzaren 14an, Senperen ospatuko den Herri Urratsera joateko. Autobusak Aretxabaletan, Arrasaten eta Bergaran egingo ditu geldialdiak. Txartelen prezioa 12€ izango da, 10€ bazkideentzat, eta maiatzaren 11ra arte izango da hauek eskuratzeko aukera aurrez aipatutako elkarteetan!!

PENTEKOSTE JAIETAKO ZAPIRAKO MARRAZKI ETA LEMA LEHIAKETA
Aurtengo Pentekoste jaietarako bagatoz beste urte batez, marrazki eta lema lehiaketarekin!!
Gaurtik maiatzaren 3a bitartean izango duzue zuen proposamena bidaltzeko aukera.
Beti bezala, Jardun Euskara Elkarteko bulegora ekarrita edo jardun@topagunea.eus-era idatzita aurkeztu ahal izango dituzue zuen diseinuak eta zuen esaldiak.

MARTXOKO EKINTZAK AIDAUN
Kaixo familia:
Martxoan ekintza ugari egin ditugu Aidaun: kulturartekotasun eguna, aloha aidau, autobus magikoa, artista bihurtzen eguna,… Hemen dituzue argazki batzuk!

Udaleku irekietarako lan poltsa

ERRAMU ZAPATURAKO ZAPIAK
Erramu Zapaturako erosi zure zapia eta jantzi!
Ez dakizu zein politta dan zuri EUSKARAZ entzutia!
Jarduneko buleguan (Errotalde Jauregia) izango dittugu salgai: astelehenetik ostiralera 9:00-13:00/15:00-18:30 (ostiralak 18:00ak arte)

LABURBIRA BERGARAN: Martxoaren 21ean, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Seminarixoan
Kaixo,
Bihar, martxoak 21, asteartea, arratsalde 19:00 etan Laburbira film laburren emanaldia antolatu dugu Seminarixoan.
Aurtengo edizioan, 7 film laburrez osatutako bilduma izango dugu ikusgai. Eduki zein estiloz denetariko filmez osatua, gaur egungo euskal zinemagintzan erakusgarri.
Sarrerak seminarixoko webgunean aurkituko dituzue
Ez itxaron gehiago eta hartu zure sarrera😉

Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura

Martxoko Euskararen Bozgorailua
Martxoko euskararen bozgorailua:
” Euskara bada gure territorio librea, landu dezagun euskara Euskal Herriko lurralde guztietan”
Karmelo Landa