Azken urteotan bezalaxe, aurten ere, hasiak gara dagoeneko amodiozko gutun eta esaldien lehiaketaren edizioa berriaren zabalpenarekin. Aurten, Amodiozko gutunen XXXIII. eta Amodiozko esaldien IX. lehiaketa antolatu dugu. Aurten iaz bezala, ohiko sariez gain (1. eta 2. saria,…
Kategoria: lehiaketak
Amodiozko gutun eta esaldien lehiaketa
Hemen da, beste urte batez, amodiozko gutun eta esaldien lehiaketa. Aurten gutunen XXVIII. edizioa ospatuko da, esaldiena berriz, IV.a. Gutunak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 6a izango da. Esaldiak whatsappez edo mezuz bidali…
Ari gara marrazkiak jasotzen, animatu, azken egunak!
Urtero bezala, jaietako zapirako marrazkia eta lema aukeratzeko lehiaketa antolatu dugu.
Dagoeneko ari gara marrazkiak jasotzen eta marrazkiak aurkezteko epea irekita dago astelehenera arte. Marrazkiak bidaltzeko azken eguna maiatzak 15a izango da . Beraz, animatu, oraindik garaiz zaude!
Hemen lehiaketan parte hartzeko kontutan izan beharreko oinarriak:
Amodiozko gutun eta esaldi irabazleak
XXV,Amodiozko gutun eta esaldi lehiaketako irabazleak hemen irakurgai
Baditugu Euskal Trivialeko irabazleak
Aurten lehenengo aldiz antolatutako Euskal Trivialak arrakasta eta parte hartze handia izan du.
Bergarari buruzko ezagutza lantzeko jolasean, taldeka edo banaka, guztira 354 pertsonak parte hartu dute.
Amodiozko gutunen XXV.edizioa
Berrikuntzaz beterik dator aurtengo honetan elkarteak antolatzen duen lehiaketarik maitagarriena! 25.urteurrena izanik, lehen aldiz, Amodiozko esaldien I.lehiaketa antolatu dugu. Amodiozko gutunetako lanak jasotzeko azken eguna urtarrilaren 8a izango da eta amodiozko esaldien…
UDAKO EUSKARAZKO V. POSTAL LEHIAKETA
Uda iritsi da berriro ere, eta berarekin batera oporrak, bidaiak, jaiak, eguzkia eta aisialdirako tartea. Aurten, bostgarren aldiz, JARDUN EUSKARA ELKARTEAk udako euskarazko postal lehiaketa antolatu du. Udak askorako ematen du, eta oporretan urrutira joan edo bertan geratuta ere, istorio txikiek asko esan dezakete.
Pentekoste jaietako zapirako marrazki lehiaketa abian
Gerturatzen ari dira Pentekosteak eta jaietan dotore dotere ibiltzeko zapiak aterako ditu aurten ere Jardunek.
Eta zapirako marrazkia aukeratzeko lehiaketa martxan jarri dugu.
Paella lehiaketa
Jardun euskara elkarteak bere 25. urteurrena ospatzeko jaia egingo du azaroaren 21ean.
Egun osoko egitaraua antolatzen ari gara eta tartean paella lehiaketa egingo da eguerdiko 12:00etan Udal pilotalekuan.
Udako euskarazko IV. postal lehiaketa
Uda iritsi da berriro ere, eta berarekin batera oporrak, bidaiak, jaiak, eguzkia eta aisialdirako tartea. Aurten, laugarren aldiz, JARDUN EUSKARA ELKARTEAk udako euskarazko postal lehiaketa antolatu du. Udak askorako ematen du, eta oporretan urrutira joan edo bertan geratuta ere, istorio txikiek asko esan dezakete.
Lehiaketaren helburu nagusia komunikazio informal eta idatzietan euskara erabiltzea da.
OINARRIAK