Gerturatzen ari dira Pentekosteak eta jaietan dotore dotore ibiltzeko zapiak aterako ditu aurten ere Jardunek.
Eta zapirako marrazkia aukeratzeko lehiaketa martxan jarri dugu.
Edonork eta nahi beste marrazki aurkeztuz har dezake parte lehiaketan. Marrazkiak aurkezteko epea zabalik dago dagoeneko eta azken eguna apirilak 27a izango da (behean oinarriak).
Animatu eta parte hartu!!!
Oinarriak:
– Edonork har dezake parte, adin mugarik gabe.
– Marrazkia A4 formatuan aurkeztu behar da, txuri beltzean.
– Nahi beste marrazki aurkeztu daitezke.
– Marrazkiaren gaia: jaiekin lotutakoa
– Marrazkiarekin batera euskararen aldeko lema labur bat jarri behar da.
– Lanean ez da egilearen daturik jarriko. Egilearen datuak (izen abizenak, adina, telefonoa eta helbidea) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal hau eta marrazkia, beste kartazal handiago batean sartuko dira. E-mailez bidaliz gero, bi fitxategitan bereiztu: alde batetik marrazkia eta bestetik egilearen datuak
– Lanak aurkezteko azken eguna: apirilak 27 (asteazkena)
– Lanak JARDUNeko bulegoan aurkeztu (Errotalde jauregia z/g – kultur etxea) edo jardun@topagunea.com helbidera bidali beharko dira.
– Saria: 60€
– Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakitzen badute.