Agirre #5 “Katebegixa”

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Etenaren ostean berrekin diogu berriz ere kataiari . Hemen duzue Elene Etxanizek egindako galderari erantzunez Uxue Agirrek egin duen gogoeta.

KATEBEGIXA

Airian laga neban bere garaixan gogoeta-kataia. Berandutxo bada be atzera be heldu jat Elenek luzatutako proposamenai, gogoz heldu be, izan be, sarritxan kejatzen ga euskaldunok gure hitza entzuten ez dala esanez. Eta hau, hain zuzen be, aukera ederra da iritzixa emoteko. Ezingo jat iges eitxen laga!
Hiketiai buruz dihardu Elenek bere hausnarketan. Inguruan hiketan entzun dounok, eta sinistuta nao asko gala horrek, berbetarako adoreik ez badaukou be jakin behintzat badakigula dino. Konturatzeke badakigun zeoze dala, ohitturak aldatu ezkero geu be hika berba itxeko gai izango ginakela. Ta egixa esanda badauzkat nere zalantzak. Nik beti entzun izan dot ama etxian hika, aitxakin edo ahiztekin berbetan. Baina neuri zuzenian inok ez dost sekula hiketan in, eta idazten moldauko banintz be, berriketan ez daukat ez konfiantzaik, ez erreztasunik eta ez jarixoik. Ta hola berba itxia oso nekeza da. Nik ez daukat formula magikoik baina zeoze in biha ginuke hiketan eitxeko txinpartatxo hori pizteko, ze gogoik behintzat etxaku falta.
Esango neuke inkesta soziolinguistikotako emaitzetan agertzen dien euskal hiztun askoi be hoixe bera pasatzen jakuela. Eskolan, kalian, euskaltegixan, lanian… ikasi dabela euskeraz, baina egunerokotasunian euskal giruan ibiltzen ez badie edo ez badauke euskeraz eitxeko ohitturaik etxakuela bape erreza itxen euskeraz jarduteko adoria pilatzia. Kritikuegixak ete ga batzutan geuri baino gehixau kostatzen jakuenekin? Inaz ikasten da, bai, hortan ados, baina ezta erreza eredu ona ta inor akonplejauko ez leuken zuzenketia uztartzia (baldin eta oker esandakuak zuzendu in biha diela onartzen bou…). Igual zuzenketia baino prozesuan lagunduko dozkun bidelagun ulerkorra topatzia izango da kontua. Batek daki.
Buelta mordo bat emon dotzat kontu honi. Benetan ze in geinken euskaldunok gure hizkuntza altxor bizi-bizi bat izan dein. Ze aitortu biharra daukat asko arduratze nabela “euskararen aldeko aldarrikapen” jaixek. Ointxe-ointxe Korrika dala ta eztala berba politxez betetzen jaku ahua; politxaua litzake euskal hiztun guztiok euskeraz ingo baginu ta aldarrikapen biharrik ez bageunka! Kontuak kontu, euskaldunak baino euskaltzaliak falta ete jauzen susmua daukat, edo erakargarrittasuna falta ete jakon euskeriai.
Umiekin be argi ikusten da hori. Etxetik euskaldunak, eskolara euskeraz eta lagun erdaldunak euki ezkero, akabo! “Eske erderia da mas guay, tio.” Zeoze gaizki itxen dihardugu, sistemiak eztau funtzionatzen, gure lehentasunak aldatu biha ditxugu. Etorkizuna, euskeriana eta Euskal Herrixana, gure esku dao, baina batezbe gaur egungo umietan dao, harek izango die biharko eguneko euskal hiztunak.
Zeuri luzatzen dotzut, Anartz, kataiai segidia emoteko proposamena; euskalduna, euskaltzalia eta aitxa izanda askotan jardungo zinuan honi buruz gogoetan. Eta sekula be hortan pentzau ez badozu, ointxe daukazu aukeria! Zetan indou kale umiek euskeraz biharrian erderaz eitxeko?

Iruzkina uztera animatu!