BERTSO ESKOLETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATEA ZABALIK!!!!

bertso argazkia

Bertsolaritza tresna oso garrantzitsua da euskararen erabileran, besteak beste, hiztegia, ahozkotasuna eta hizkuntza bere osotasunean lantzen baitira. Hori dela eta, Bergaran, bertsozaletasunari eta oro har bertsolaritzari bultzada bat eman nahian badira urte batzuk bertsozale elkartearen laguntzaz bertso eskolak martxan jarri genituela, haurren eta helduen (Kopla barik) bertso eskola hain zuzen ere.

Bertso-eskolaren helburuak hauek dira:

– Bergaran bertsozaletasuna berpiztea.
– Bergarako bertsozaleen transmisioa ziurtatzea.
– Ahozkotasuna lantzea.

HAURREN BERTSO ESKOLA

IMG-20160303-WA0003

Jardunek ohitura eta zaletasun hauek Bergaran indartzeko asmoz haurren bertso eskola du martxan. Egitasmo hau, Gipuzkoako bertsozale elkartearekin batera bideratzen dugu eta irakasle bezala Nerea Madariaga ari da.

Haurren bertso eskolan osagairik garrantzitsuena taldean sortzen den giroa da. Bertso-eskola ez da ikastaro bat; bertsotan elkarrekin eginez ongi pasatzeko biltzen den lagun talde bat baizik.

EGUNA: Astelehenetan

ORDUA: 18:15etatik – 19:15etara

LEKUA: Zubietako eskola zaharrean

 

KOPLA BARIK HELDUEN BERTSO-ESKOLA

indizea

Helburu nagusia bertso-eskolako kideak bat-bateko bertso-jardunean trebatzea da. Hori da bertso-eskola baten funtzio oinarrizkoenetakoa. Baina, hau lortzeko osagairik garrantzitsuena hemen ere taldean sortzen den giroa da. Horregatik, ezinbestekoa da lagun-giro hori landu eta bultzatzea. Bertso-eskola ez da inoiz modu magistralean emango. Irakaslea ikasleen eskura egongo den pertsona bat izango da, dakiena erakutsiko duena, baina irakasle baino gehiago, taldearen bultzatzaile, indartzaile, animatzaile, koordinatzaile eta arduraduna izango dena.

EGUNA: Asteazkeneratan (2 astean behin)

ORDUA: 19:30etatik aurrera

LEKUA: Gaztetxean

 

Bertso eskolan izena emateko:

Jardun Euskara Elkartean (Errotalde jauregia z/g)

943763661 / 605712469 telefono zenbakietan

jardunkultura@topagunea.com helbide elektronikoan

 

 

Iruzkina uztera animatu!