Goi mailako bertso saio bat izango da martxoaren 31an, eguakitza, Bergarako Kartzela Zaharrean, Jarduneko Kopla barik bertso eskolarekin elkarlanean antolatuta.
Gaueko 22:30etan emango zaio hasiera saioari eta taula gainean punta puntako 4 bertsolari egongo dira; Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Jon Maia eta Unai Iturriaga hain justu ere. Eta gai jartzaile lanetan Ibon Leibar “Txinbo” bergararra arituko da.
Sarrera 5 eurotan erosi ahal izango da egunean bertan Kartzela Zaharrean.
Animatu eta ez galdu bertso saio eder bat ikusteko aukera!