Ludotekak martxan ostiraletik aurrera

WhatsApp Image 2018-09-05 at 11.29.43

Ostiralean emango zaio hasiera ikasturte berriari eta oraingoan ere gogotsu ekiteko prest daude Bergarako hiru ludoteketako hezitzaileak. Zerbitzu honek aukera bikaina eskaintzen die 3-12 urte bitarteko haurrei lagun berriak egin eta primeran pasatzeko.

Astelehenetik ostiralera egongo dira aurten ere zabalik eta honako hauek izango dira ludoteka bakoitzaren ordutegiak:

-Bergara eta Osintxuko ludoteka: 17:00etatik 20:00ak arte

-Angiozar: 16:30etatik 19:30ak arte

Animatu eta probatu!

WhatsApp Image 2018-09-05 at 11.29.43

 

Iruzkina uztera animatu!