Aurtengo Pentekoste jaietarako hilebete pasa baino falta ez den honetan bagatoz, beste urte batez, marrazki eta lema lehiaketarekin!!
Gaurtik maiatzaren 18ra bitartean izango duzue zuen proposamena bidaltzeko aukera. Beti bezala, Jardun Euskara Elkarteko bulegora bidalita zein jardun@topagunea.eus-era idatzita aurkeztu ahal izango dituzue zuen diseinuak.
Oinarriak:
– Bi lehiaketa egongo dira: alde batetik, marrazkia lemarekin eta bestetik lema soilik.
– Edonork parte har dezake eta nahi beste marrazki edota lema aurkeztu ditzake.
– Marrazkietan bi kategoria egongo dira: haurrena (12 urtetik behera) eta helduena (12 urtetik gora). Lema berriz, jasotako guztietatik bakarra aukeratuko da.
– Marrazkiak, zuri-beltzean, A4 formatuan aurkeztu behar dira.
– Marrazkiaren gaia: jaiekin lotutakoa.
– Marrazkiarekin batera euskararen aldeko lema labur bat jarri behar da. Baina lema bakarrik aurkezteko aukera ere badago.
– Ez da onartzen inolako irudi sexistarik edota estereotipo sexistekin zerikusirik duen mezu, irudi edo bestelako elementurik.
– Lanean ez da egilearen daturik jarriko. Egilearen datuak (izen abizenak, adina, telefonoa eta helbidea) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal hau eta marrazkia/lema, beste kartazal handiago batean sartuko dira. E-mailez bidaliz gero, bi fitxategitan bereiztu: alde batetik marrazkia eta bestetik egilearen datuak.
– Lanak aurkezteko azken eguna: maiatzak 18 (asteazkena)
– Lanak JARDUNeko bulegoan aurkeztu (Errotalde jauregia z/g – Udal liburutegia) edo jardun@topagunea.eus helbidera bidali beharko dira.
– Sariak: Helduen marrazkia:100€
Haurren marrazkia: 60€
Esaldi onena: 40€
– Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakitzen badute.
Aurreko urteko irabazleak: