Euskal kulturgintzari buruzko zikloa izango da datorren astean.
Kulturgintzarako mahainguru batekin emango zaio hasiera datorren asteazkenean, urtarrilak 25, arratsaldeko 19:00etan Jarduneko gune berrian (kortazar parean). Mahai inguruan parte hartuko dute Gotzon Barandiaran, Leire Palacios eta Anarik. Gotzon Barandiaran ideazlea izateaz gain musikaren arloan hainbat proiektutan parte hartu izan du eta Anari ere musika munduan burubelarri dabilen emakumea da. Mahainguruan moderatzaile lanak egingo ditu Leire Palaciosek. Kultur politika, merkatua, komunikabideak eta transmisioa izango dira besteak beste landuko diren gaiak.
Zikloari jarraipena emateko, urtarrilaren 29an, larunbata, Zabalotegi aretoan “BAGA BIGA HIGA: euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena” hitzaldia egongo da, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezek gidatuta. Bertan, musikagintzaren histori, erreferenteak eta zaletasuna bultzatzeko proiektu bat aurkeztuko dute.
Bi emanaldiak doan izango dira eta interesa duen edonorentzat gomendagarria dira.
Animatu!