Umeak etxean

Captura de pantalla 2020-04-08 a las 12.20.33

Azkenaldian jasaten ari garen egoera honen aurrean Bergarako Udalak “Umeak etxean” egitasmoa jarri du martxan. Beraien web-gunean zera azpimarratzen dute:

“Covid19ak sortutako konfinamendu egoera honetan oso garrantzitsua da gure seme-alabek etxean biziko dituzten egun hauek ahalik eta atseginenak izatea. Bai beraien ongizate emozionalerako, baita konfinamendu egoeraren  ondoren sortuko den errealitate berriari indartsu erantzuteko ere. Beraiek ondo badaude, guztiok hobeto gaudelako”

Horretarako bergarako ludotekek, Jarduneko hezitzaileen eskutik, haurrentzat ezinbestekoak diren bi arlotan laguntza eskeiniko dute:

-Aisialdirako baliabideak: Etxean, familian jolasteko, sormena lantzeko, ez aspertzeko… Eskulanak, esperimentuak, errezetak edota jolasak proposatzen dira egunero. Hauek, udaletxeko web-orrian aurkitzeaz gain, Jardun Euskara Elkarteko sare sozialetan ere aurki daitezke (Instagram, Facebook, Youtube…)

-Etxeko lanak egiteko laguntza: Lehen hezkuntzako aurren etxeko lanak egiteko laguntza eskaintzen da, Udaletxeko web-orrian aurkitzen da laguntza hau jasotzeko bete beharreko inprimakia.

Guzti hau, esan bezala, Bergarako Udaleko webgunean aurkituko duzue, https://www.bergara.eus/eu/umeak  estekan klik eginda.

Beraz, ideia edo laguntzarik behar baduzue badakizue nora jo!

Ondo izan eta asko zaindu!

Captura de pantalla 2020-04-08 a las 12.20.33 Captura de pantalla 2020-04-08 a las 12.21.01 Captura de pantalla 2020-04-08 a las 12.21.21

 

Iruzkina uztera animatu!