Monthly Archives: uztaila 2017

Primerako astea udaleku irekietan
Asteazkenean eman genion hasiera udaleku irekiei eta sekulakoa izan da aste honek eman duena! Eguraldia lagun, ekintza ezberdinak burutu dira aste guztian zehar eta astea behar den bezala amaitzeko San Fermin eguna ospatu dugu gaur.

Gure dendak euskaraz jantzi nahi ditugu
Kaixo
Idazlagunako kanpainan batzuk bertsoak abestuz bidaltzera animatu dira.
Entzun hau, ederra benetan!!!!

Baditugu irabazleak!
Idazlaguna egitasmoaren baitan, gure dendak euskaraz jantzi nahi ditugu! kanpaina burutu dugu ekainaren 12tik 29ra.
Ekainaren 30ean, ostiralean, zozketak egin genituen eta hauek dira irabazleak:
Dendetan banatutako boletoan arteko zenbaki saritu: 1.259 (Annika dendan banatua)
Bertsoa osatuz parte hartu dutenen arteko irabazlea: Aintzane Mendizabal
Boleto saritua duen pertsonak Jardunetik pasa behar du uztailak 21a baino lehen saria jasotzera.
Zorionak bioi!