Skip to content
Jardun Euskara Elkartea
Menu
  • Aurkezpena
  • Cookie Politika eta Konfigurazioa
  • Zerbitzuak
  • Lan Talde Irekiak
    • Aisialdia
    • Diskurtsoa
    • Parte-hartzea
    • Sensibilizazioa
  • Kontaktua
  • Egin zaitez bazkide!
    • Erabilera Baldintzak
Menu

Haurren aisialdia: ezagutu, hausnartu eta parte hartu

Posted on 2014/03/122014/03/12 by jardun

Bergarako Udalak Oxirondo Azokako bigarren solairuan 0-12 urte bitarteko haurrentzat gunea egokituko du 2014 urtean zehar. Espazio hau 2015eko urtarrilean erabilgarri egongo dela aurreikusten da. Dena dela, Azoka Bergaratzen prozesuaren baitan, herritarrekin batera gune honen izaeraz eta antolaketaz hausnartu nahi da. Horretarako azpi-prozesu bat diseinatu da.

Lehen saioa: martxoak 15. Haurren Aisialdia: ezagutu, hausnartu eta parte hartu.

Lehen saio honetan Aisialdiak komunitatean zein haur eta gazteengan duen eraginaz hausnartu nahi da. Espazio fisikoaz haratago, asialdian haur eta gaztetxoekin landu nahi den hezkuntza ereduaz hausnartu eta eztabaidatzea ditu helburu saio honek. Hurrengo bi saioetarako markoa edo testuingurua jarri nahiko litzateke saio honetan.

Horretarako bi elementu konbinatuko ditugu, alde batetik, gaia landu eta horren inguruko teorizazioa egin dutenen azalpenak entzuteko aukera izango dugu. Bestetik, horretan aritzen direnen esperientziak ezagutuko ditugu. Adituak eta arituak, teoria zein praktikatik eratorritako hausnarketak konpartituko dira. Azkenik, gu guztion txanda izango da, talde dinamiken bidez partehartzaileen ekarpen eta irtziak jaso, landu eta eztabaidarako tartea izango dugu.

Eguna: Martxoak 15, larunbata.

Lekua: Zabalotegiko aretoa.

Ordutegia: 10:00etatik 13:15etara.

Nori zuzendua?

– 0-12 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoei.

– Aisialdi eta hezkuntza munduan lan egiten duten edo formatzen ari diren hezitzaileei.

– Orokorrean gai honetan interesa izan dezakeenari.

 

Gaiak, hizlariak eta egitaraua:


– 10:00 Saioaren kokapena eta testuingurua: Azoka Bergaratzen prozesuaren azalpena.
– 10:15- 10:30 Gaztematika: Haurren Balio Anitzeko Zerbitzuak. Blanka Jauregi (Arrasateko Udaleko Gazteria Teknikaria)
– 10:30- 11:15 Herri hezitzailetzailea guretik. Lorea Agirre (Herri Hezitzaileak taldeko kide)
– 11:15- 11:30 Atsedena.

– 11:30- 12:00 Bergarako haurren aisialdiaren erradiografia. Jardun Elkartea eta Nagore Narbaiza (Udal Teknikaria)

– 12:00- 12:30 Berramesten Txatxilipurdi Elkartea.

– 12:30- 13:00 Partehartzerako eta ekarpenak egiteko talde dinamikak.

– 13:00- 13:15 Saioaren itxiera eta balorazioa.

Izen emateko aukerak:

– Honako formularioa bete: sakatu hemen

– Telefonoz: 943779160

– e-maila idatziz: gazteria@bergara.net

 

Oharrak:

– Zaintza zerbitzua egongo da Zabalotegiko txiki txokoan. Dena den, haur txiki-txikiak dituzuenok saiora bertara ekarri ditzakezue.
– Saioa euskaraz izango da, baina itzulpen zerbitzua egongo da.

– Izen ematea: martxoak 13rako.

 

Atxikita duzue saioa iragartzen duen kartela. Zabaldu mezua ezagun eta lagunen artean! Eskerrik asko!

Animatu eta parte hartu!

Elkarbanatu:

  • Twitter
  • Facebook
  • Email

Iruzkina uztera animatu! Cancel reply

Kategoriak

  • Aktak Aisialdia
  • Aktak Diskurtsoa
  • barnekoak
  • berriak
  • berriketan
  • Jardun gogoetan
  • kataian
  • lehiaketak

Talde Bazkide Laguntzaileak:




Kutxabank_07_col_pos


https://jardun.eus/wp-content/uploads/2024/12/Fagor-Automation-logoa-300x95.png

Egin zaitez idazlagun!

Twitter-en

@JardunEus(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • UZTAILEKO EUSKARAREN BOZGORAILUA
  • ATZO, EKAINAK 26, JARDUN EUSKARA ELKARTEKO URTEKO BATZAR OROKORRA EGIN GENUEN
  • OSTEGUNEAN, EKAINAREN 26AN, JARDUN EUSKARA ELKARTEKO URTEKO BATZAR OROKORRA
  • GAUR EMAN DIEGU HASIERA UDALEKU IREKIEI…
  • ASTELEHENEAN SUAREN BUELTAN JAIA EGINGO DUGU…. GERTURATU!!

Iruzkin berriak

  • Olatz(e)k Aidau haurren zerbitzuan egindako ekintzak urrian bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Jardunek jaietako zapia diseinatzeko aukera emango du – Bergara On(e)k Jaixetako zapixak bidalketan
  • Poza#32 “Egunean Behin” | Jardun Euskara Elkartea(e)k Egunean Behin eta “Ariz-Ondo” bidalketan
  • ‘Euskararen aztarnak Sardinian’ hitzaldia eta liburu-aurkezpena, bihar, azaroak 15 asteazkena, Bergaran | Iruña-Veleia, egia ala gezurra?(e)k “Euskararen aztarnak Sardinian” liburuaren aurkezpena bidalketan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org
©2025 Jardun Euskara Elkartea | Design: Newspaperly WordPress Theme